III. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa: xehetasunak eta parte hartzeko oinarriak
LANAK ENTREGATZEKO EPEA:
Urriaren 31tik abenduaren 3ra
OINARRIAK:
Lan guztiak euskarazkoak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dira.
- Beldurrezko ipuin lehiaketa (A eta B Kategoriak)
- Parte-hartzaileak: DBHko ikasleak (DBH1-2: A kategoria / DBH3-4: B kategoria).
- Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 2 orrialde gehienez).
- Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Ipuina X kategoria” jarri behar da.
- Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:
1. artxiboa: idazlanaren izenburua:
Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera, egilearen izengoitia eta ikastetxearen izena.
2. artxiboa: egilearen izengoitia:
Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia)
- Beldurrezko mikro-ipuin lehiaketa (C Kategoria)
- Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako edonor
- Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 150 hitz gehienez).
- Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Mikroipuina C Kategoria” jarri behar da.
- Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:
- 1. artxiboa: idazlanaren izenburua:
- Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera eta egilearen izengoitia.
- 2. artxiboa: egilearen izengoitia:
- Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).
- Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).
- Beldurrezko ikus-entzunezkoen lehiaketa
- Parte-hartzaileak: nahi duen oro, bakarka nahiz taldean.
- Lanak euskaraz eta .mp4 formatuan (3 minutu gehienez) entregatu behar dira.
- Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Ikus-entzunezkoa” jarri behar da.
- Mezu elektronikoan hiru artxibo erantsi behar dira:
- 1. artxiboa: ikus-entzunezkoaren izenburua:
- Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua, egilearen izengoitia eta Ikastetxearen izena (azken datu hori, DBHko ikasleek bakarrik jarri behar dute)
- 2. artxiboa: egilearen izengoitia:
- Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).
- 3. artxiboa: ikus entzunezkoa bera:
- Ikus-entzunezkoaren hasieran izenburuak agertu beharko du, baina ezingo da egilearen daturik agertu.
- 1. artxiboa: ikus-entzunezkoaren izenburua:
SARIAK:
Abenduaren 21ean jakinaraziko dira irabazleen izenak.
16 urtetik beherakoen saria: Ikastolako materiala
16 urtetik gorakoen saria: Errigorako saski paregabea