ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
14: Maitane Sanchez
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH: Pedagogia IHMO
- HELTZEN: ebaluazio bilerak
HELTZEN: Ebaluazio bilera
Aste honetan zehar aipatu bezala, Heltzeneko ebaluazio bileren aurretik, ikasle batzuen inguruko zalantzak aldez aurretik argitzeko beharra ikusi dugu; beraz, dokumentu hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, bertan zuen ikasleen egoerak eta zalantzak adierazteko eta guk aldez aurretik bideratzen laguntzen saiatzeko. Modu honetan, ebaluazio bilerak eraginkorragoak izango direla pentsatzen dugu.
JUUL HAUTESKUNDEKO BOZKA MAHAIRAKO ORDEZKARIAK
Juul hauteskunde eguna apirilaren 23an ospatuko dugu ikastolan, baina jada NIEtik (Nafarroako Ikastolen Elkartetik) hauteskunde mahaia osatzea eskatu digute. Horretarako, ondorengo taulan gela bakoitzeko ordezkaria eta ordezkoa hautatu beharko dituzue asteazkenerako, ahalik eta azkarren NIEra bideratzeko.
Asteko kanta
Korrika badatorrela eta motorrak berotzen hasiko gara 24. Korrikako abestia entzunaz. https://www.youtube.com/watch?v=VMlCc4L6hLk&list=RDVMlCc4L6hLk&start_radio=1
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatzen da. Negu Gorriak taldearen “Kolore biziak” izango dugu entzungai.
https://www.youtube.com/watch?v=zhW0R8YuvXg&list=RDzhW0R8YuvXg&start_radio=1
IKASTOLA MAILAKOAK
2026-27 ikasturtea: baimen eskaerak
2026-27 ikasturtea antolatzen hasteko garaia hurbiltzen ari denez, plangintza eta antolaketarik egokiena egin ahal izateko, langileen asmoen berri izan behar du zuzendaritza-taldeak. Horiek horrela, datorren ikasturterako aparteko eskaerarik egiteko asmoa izango bazenu, bete langile atarian topatuko duzun inprimakia. Martxoaren 27a da horretarako azken eguna.
Blaitu – Euskaraz Bizi | Bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa
Blaitu Klubak ikasturteko bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa antolatu du martxoaren 16tik martxoaren 25era. Korrikaren aitzakian, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Martxoaren 16tik 18ra bitartean eta martxoaren 23 eta 24 egunetan entrenamendu saioak eskainiko dira Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian. Martxoaren 25ean, Korrika gure herritik pasatzen denean, final handia jokatuko da eta parte hartzen duten lehiakide guztien artean, Urruñako Wow Park-erako sarrerak zozketatuko dira, etxeko kide guztientzat.
Familiei eman zaie Blaitu MHLZ bigarren lehiaketaren berri eta zuek ere geletan promo bideoa ikusi eta ikasleekin entrenamendu saioetan jokatzera animatzen zaituztegu, martxoaren 25eko lehiaketa handirako prestatu eta momentu atsegin eta dibertigarria pasatzera! Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!
Orereta ikastolaren lekuko-hartzea
- Korrika honetan, Orereta ikastolaren lekukoa Jon Alustizari eta Garazi Otamendiri eramatea egokitu zaie. Bejondeizuela!