ETAPAKOAK
MILA KILO ZORION.
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
27: Leire Mañes
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH 1: igeriketa saioekin hasi.
- LH 2: baso eskola
- LH 6: Gureak ikastolan hitzaldia eta tallerretara bisita.
Praktikaldia
Anne Barron Buerra hasiko da gurean praktiketan. Eneka Arratibelek egingo ditu bere tutoretza lanak.
Kulturartekotasuna
Otsailaren 18tik martxoaren 19ra edo 20rarte Ramadana ospatuko da.
Baliteke gure geletan Ramadana ospatzen duten familiak izatea. Aukera polita izan liteke gaiari buruz hitz egin eta dugun aniztasunari tokia egiteko.
Karpeta honetan Ramadanari buruzko eskoletarako gida aurkituko duzue.
Gida honek, eskola testuinguruan Ramadanarekiko ezagutza eta errespetua sustatzea ditu helburu.
MoreretaON
Orain dela urte batzuk hasitako bideari jarraipena emanez, aurten ere egingo dugu MoreretaON, Orereta ikastolak antolatzen duen ekitaldia, Emakumearen Nazioarteko Egunari lotuta.
Aurten ekitaldiak berrikuntza dakar, izan ere, abiapuntua Zamalbide auzoan izango du, Orereta ikastolak duen DBHko egoitzan; segidan LHra joango gara. Hortik ikasle zein irakasleak oinez jaitsiko gara Koldo Mitxelena plazaraino. Bertan Nerea Abancens futbol-jokalari ohiari aintzatespena egingo zaio. Segidan, keinu txiki bat egingo diogu martxoaren 8ari eta ondoren tipi-tapa Lehendakari Agirre plazarantz abiatuko gara denak elkarrekin.
Aurtengo leloak, beste behin ere Korrikarekin egingo du bat: “MoreretaON gara, eta euskara gara!” Horri lotuta, Korrikako koreografia dantzatuko dugu lehendakari Agirre plazan. Behin dantza amaituta, bukatutzat emango dugu MoreretaON ekitaldia.
Aurten ere udal ordezkariak, herriko kirol zein eragile feministak gonbidatuko ditu ikastolak, baita hala nahi duen herrikide oro ere. Zerbait morea jantzita ekartzera animatzen zaituztegu.
Aste honetako komunitate proiektuan egunaren aurkezpen labur bat egin eta koreografia entseatu ezazue mesedez (linka hemen).
Eguna: 2026/03/06
Hasierako ordua: 9:00
Bukaera ordua: 11:00
Gunea: Orereta ikastola, Zamalbide, Koldo Mitxelena plaza eta Lehendaki Agirre plaza
24.KORRIKA
Dakizuen bezala, martxoan Korrika izango dugu. Korrika nagusirako, zein Korrika Txikirako aurreratu nahi dizuegun informazioa emateko, klaustrorik ez daukagunez, lantaldeetako asteazkenean, otsailaren 25ean, areto berrian elkartuko gara 13:40etan. Azalpen laburra izango da, 15 bat minutukoa.
Eskerrik asko
LHko Euskaraz biziko lantaldea.
HMO
Datorren ostegunean, IHMO formazioaren lehen saio presentziala izango dugu. Areto nagusian elkartuko gara eguerdiko 13:30ean.
Asteko kanta
Neomak taldearen “ Inork ez du berdin egiten negar”
https://www.youtube.com/watch?v=jln6C6fdv8c&list=RDjln6C6fdv8c&start_radio=1
IKASTOLA MAILAKOAK
Blaitu Kluba – Euskaraz Bizi: ikasturteko 2. Busti! saioa
Astelehenetik (otsailak 23) aurrera, ikasturte honetako bigarren Busti! saioa ikusgai izango da Blaitu Klubaren atarian. Geletan lantzeko unitate didaktikoa ere eskura duzue. Gogoratu, unitate didaktikoa nahieran erabil dezakezuela adinaren baitako egokitzapenak eginez. (LHn, komunitate proiektuan landuko da).
Autismoari buruzko hitzaldien zikloa
Aurten ere, Gautenak, Autismoari buruzko hitzaldien zikloa antolatu du. Hiru saio izango dira eta saio bakoitzean gai desberdin bat landuko da. Informazio zabalagoa hemen duzuen arren, jakin, saioak Kursaal-en izango direla, otsailaren 26an, martxoaren 5ean eta 12an.