HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (26.01.09)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

15: Ane Beltran

Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH2: Oiasso museoa
  • LH: Lantaldeak
  • LH1: AGH formazioa
  • LH6: Algorri

AGH formazioa

Gogoratu, datozen bi asteazkenetan (urtarrilak 14 eta 21) 1. mailako irakasleek AGH protokoloaren formazioa izango duzuela online. Calendar-en dituzue xehetasun guztiak.

IHMO formazioa

Oporren aurretik adierazi bezala, IHMO formazioari hasiera emango diogu datorren astean. Urtarrilaren 12an, e-mail bat jasoko dugu esteka eta pasahitzarekin. Horrela, formazioarekin hasteko moduan izango gara.

Bagatoz indar berriz! Bazatoz?

Berrikuntza taldea.

Inauteriak

Otsailaren 12tik 16ra bitartean inauteriak ospatuko ditugu. Ez dugu herrian atera den gaiarekin bat egingo: haren ordez, EUSKAL INAUTERIAK egingo ditugu. Dokumentu honetan, inauteriak prestatzen joateko beharrezko informazioa duzue.

Asteko kanta

Datorren astean, GO!azen-en “Gure lema” abestia entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Solasean: urtarrilak 11, norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketa eskatzeko azken eguna

Gogoratu nahi dizuegu Solasean-en epeak amaitzear direla. Urtarrilaren 11 da norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketa eskatzeko (iaz egin ez eta hala dagokienek edo iaz eginagatik aurten berriro egin nahi dutenek) azken eguna. Langile atarian (azpimarren atalean) duzue norberaren hausnarketa egiteko eta elkarrizketarako hitzordua eskatzeko aukera. Aintzat har ezazue gaia, mesedez.

Urtarrileko klaustroak: 2024-25 ikasturteko kontuen azalpena eta matrikulazioari, kontzertuei eta finantziazioari buruzko datuak eta zifrak

Otsailaren amaieran egin ohi den Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren aurretik eta datorren ikasturteko matrikulazio-kanpaina martxan jartzear, urtarrileko-otsaileko klaustroetan, besteak beste, 2024-25 ikasturteko kontuen azalpena eman eta matrikulazioak Eusko Jaurlaritzak esleitutako kontzertuetan eta finantziazioan duen eraginari buruzkoak aipatuko dira.

URTARRILEKO-OTSAILEKO KLAUSTROAK

  • HH: otsailak 3 (16:45)
  • LH: urtarrilak 22 (13:30)
  • DBH: urtarrilak 13 (14:30)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 3, 16:45)

Matrikulazioa 2026-27: hainbat ohar

HAINBAT DATA ETA INFORMAZIOA ZABALTZEKO LAGUNTZA-ESKAERA

2026-27 ikasturteko matrikulazio-kanpainak badu data eta zuen inguruan interesa izan dezakeen edonori Ikastolari lotutako ondorengo informazioa helaraztea eskertuko genizueke.

  • 2026-27 ikasturterako matrikulazio-garaia: otsailak 2-13
  • Ate irekiak (HH): urtarrilaren 20an (euskaraz) eta urtarrilaren 22an (gaztelaniaz), 17:30ean Esmalterian
  • Talde txikitako bisitak (HH) eta bakarkako hitzorduak (HH, LH eta DBH): hitzordua hartzeko,  oreretaikastola.eus/ezagutu-gaitzazu
  • Informazio gehiagorako: 943 52 03 97 edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus

KARTEL “PEGADAK”

2026-27 matrikulazio-kanpainako kartelen “pegadak” egiteko garaia heldu da. Etapetako arduradunen bitartez jasoko dituzue gaiaren gaineko irizpideak eta xehetasunak laster.

HIZPRO | Urtarrileko kalko okerra

Eskura duzue urtarrileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.


ETAPA ARTEKOAK


DBH-Batx | Euskal Olinpiadak 2026

Orain hiru urte hasitako bideari jarraiki, Euskal Olinpiaden hirugarren edizioa egingo dute gaur Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako DBH 4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailakoek elkarrekin, hiruren arteko harremanak eta loturak estutzeko helburuz.

Batx | Eguberriko Topaketa 2025

Pasa den abenduaren 23an egin zen Oiartzoren 2025eko Eguberriko Topaketa Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Langile atarian (albisteen atalean) duzue ikusgai argazki-galeria.


BESTELAKOAK


AEK-k jakinarazi du 24. Korrikaren ibilbidea

Atzo jakinarazi zuen AEK-k noiz eta nondik pasako den 24. Korrika, martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon amaituko dena. Informazio gehiago: korrika.eus