HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.12.02)

 


Etapa mailakoak


Saskiak

Aurten ere SASKIAK zozketatuko ditugu!!

Horretarako badakizu: 10,00€ jasoko ditugu abenduaren 13a baino lehen eta abenduaren 21ean egingo dugu zozketa DBHko eraikinean. Parte hartu nahi baduzue, Haztenen Estherrek jasoko du dirua eta Heltzenen, Iñakik.

Abenduak 6

Ikasleen egutegian jaieguna da, baina azken urteetan egin denaren ildotik, lanera etorri nahi duenak aukera izango du. Lanegun hori  ikasleak ikastolan ez dauden egun batekin ordezkatuko da.

Zubiak eraikiz

Astelehenean, abenduak 5, 18:00etan, Pausu auzoko Xaian koordinazio bilera egingo da. 

Iparraldeko ikastolekin harremanetan  dauden geletako lanak abenduaren 7rako prestatu beharko dira. Aste horretan bertan hango ikastoletara eramaten ahaleginduko gara.

Asteleheneko jolasgaraia

Astelehenean, abenduak 5, 11:00etatik 13:00etara, ataka nagusitik baserrira doan eremua itxita egongo da. Beraz, LH2ko ikasleak beste eremuetan sakabanatu beharko ditugu.

Biba Zuek! ETB programako kazetariak Mari Domingiren Errepublika Magikoa grabatzera etorriko dira.

Asteko kanta

Gabonak ate joka ditugu eta datorren astetik aurrera, gabon-kantak entzungo ditugu ikastolako sarrera irteeretan. Hauek dira entzungo ditugun kantak:

  • Olentzero
  • Alaken
  • Horra Maridomingi

Ikastola mailakoak


Argindarra moztuko dute abenduaren 6an

Abenduaren 6an, 08:00etatik 11:30era, Zamalbide auzoan (gure Añabitarteko eraikin guztietan, beraz), argindarra moztuko dutela jakinarazi digute. Lanera etortzekoak bazarete, aintzat har ezazue. Internet-ik ere ez da izango.

Artezkaritza Kontseilua: azaroko bileraren deskargua

Asteazkenean, azaroaren 30ean, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren azaroko bilera. Hemen duzue laburpena.

EAEko Hezkuntza Legea: ezohiko bilera abenduaren 15ean, 17:30ean Linon

Pasa den astean jakinarazi genizuen EAEko Hezkuntza Legeaz, haren testuinguruaz eta gakoez aritzeko ezohiko bilera abenduaren 15ean egingo genuela Linon. Ordua jarri dugu: 17:30ean izango da.

Bilera prestatu ahal izateko oso lagungarria izango zaigu zenbat jende etorriko den jakitea. Horiek horrela, bete, mesedez, langile atariko inprimakia bilkurara etortzeko asmoa baduzue. Jakin, HH3tik gorako haurrentzako zaintza-zerbitzua eskaintzeko asmoa duela Ikastolak; beharrik izanez gero, adierazi inprimakia betetzean (jasotako eskaera kopuruaren arabera erabakiko da zerbitzua eskaini ala ez). Inprimakia betetzeko azken eguna abenduaren 11 da.

Kilometroak 23: bi hitzordu hurrengo egunetan

ABENDUAK 3: ERRIOLA JOLAS BERRIA PROBATZEKO TAILERRA

Herriko Kromosoma jostailu-tailerrarekin elkarlanean, Erriola egurrezko jolas manipulatiboa sortu dugu. Primizian hura probatu eta ezagutzeko haur zein helduentzako tailerra antolatu dugu abenduaren 3an, bihar. Kilometroak dendaren aurrealdean (euria egingo balu, udaletxeko aterpean) egingo dugu 11:00etan hasita. Anima zaitezte!

ABENDUAK 6: ONLINE DENDAKO KATALOGORAKO ARGAZKI SAIOA

Azaroaren 5ean ireki zen herriko enparantzako Kilometroak denda eta orain online denda jarri behar dugu martxan Eguberri garairako. Interneteko denda polit-polita eta txukun-txukuna abian jarri ahal izateko, argazki saioa egingo dugu abenduaren 6an, goizeko 10:30etik aurrera Esmalterian. Komunitate guztiari (ikasle, langile, guraso, aitona-amona…) egin nahi diogu saio horretan modelo lanetan parte hartzeko gonbita. Animatzen bazarete, bete langile atariko inprimakia abenduaren 4ko 14:00ak baino lehen. Zuen zain egongo gara!

Mari Domingiren Errepublika Magikoa: sarrera gehiago

Mari Domingiren Errepublika Magikora bisitan etortzeko sarrerak agortzen ari zirela ikusita, gehiago jarri ditugu salmentan www.maridomingi.eus webgunean. Interesik izanez gero, hortxe abenduaren 18a bitarteko asteburuetan Mari Domingi eta haren lagunak bisitatzera Añabitartera etortzeko aukera.


Bestelakoak


Ikaselkar: Neguko Katalogoa 2022

Hemen da Ikaselkarren (Elkar argitaletxearen eta Ikastolen Elkartearen) Neguko Katalogoa. Eguberriak ate joka ditugun honetan, hemen duzue katalogoa (bertan topatuko dituzue eskaerak egiteko bideak).

Hainbat artikulu interesgarri