HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.10.21)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

 

Urriak 25: Naroa Perez.

Ekintza osagarriak eta argazkiak

Egiten duguna komunikatzea garrantzitsua da, beraz, edozein ekintza osagarri egitean (irteerak, egonaldiak, kirol hastapenak…) argazkiak atera eta etapako komunikazio arduradunari bidaltzea eskatu nahi dizuegu. Kontuan izan aurrerantzean, mesedez.

Bestalde, ateratzen ditugun argazkiak tutoreak  karpeta batean gordetzen joatea komeni da. Iaz bezala, ikasturte bukaeran gurasoek eskuragarri izan ditzaten.

Plastifikagailua

Badira aste batzuk plastifikagailua Hostoak-era eraman genuela. Hostoak-ekoek, fabrikara bidali ondoren, erabat hondatuta dagoela baieztatu digute. Berriaren aurrekontua eskatuta dago.

Beheko aterpeko karpa

Ikasleek harriak bota dituzte karpara. Jolasgaraietan arretaz zaindu beharko dugu gunea hau berriro ez gertatzeko.

Kilometroak gela

Ibarrako Kilometroak ospatu eta kudeaketa lanak amaitutzat eman ondoren, Ikastolen Etxeak jarritako bi liberatuak (Mikel eta Jaione) gurekin izango ditugu astelehenetik aurrera. 

Kilometroak 2023 edizioaren kudeaketa eta koordinatzaileen arteko lana errazteko,  LH eraikinean, 3. solairuan, zuzendaritzaren ondoko gela egokitu da. Beraz, aipatutako gela Kilometroak 2023 antolaketarako solik erabili ahal izango da.

Nextcloud eta Inika

Gogoratu irakasleok sortzen dugun material guztia Nextclouden gorde behar dugula, hori izango baita gure dokumentazio guztia gordetzeko tokia.

Gogoratu, baita ere, gure arteko mezularitza Inika bitartez egin behar dugula.

Langile ataria

Langile-ataria ahalik eta funtzionalena izan dadin egokitzapenak egiten ari dira komunikazio mintegian. Ikastolako langileok behar ditugun tresna digitalak eta informazioa ahalik eta modu bisual eta praktikoenean eskura izatea da langile-atariaren helburua.

Honenbestez, komenigarria da langile-ataria kontsultatzeko ohitura hartzea bertan topatuko baititugu “asteko oharrak” eta  garaian garaiko informazio esanguratsua.

Asteko kanta

Urriak 31, astelehena, GAU BELTZA ospatuko dugu. Beroketa lanetan hasiko gara eta gelak girotzearekin batera, sarrera-irteerak kalabaza, kantu eta dantzaz atonduko ditugu.

Entzungo ditugun kantak:


Ikastola mailakoak


Gau Beltza

Pasa den astean aurreratu bezala, Gau Beltza ospatuko dugu urriaren 31n herriko hainbat eragilerekin batera. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak. Anima zaitezte parte hartzera!

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia

Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Hendaiako Gure Ikastolak aurten ere egin du Eguberriko txokolatezko egutegia. 24 txokolatez osatutako egutegia da, abenduaren lehenetik Gabon-egunera bitartekoa; bertako txokolategile eta papergileekin egina.

Hendaiako Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, egutegia eskatzera gonbidatzen zaituztegu. 10 € balio ditu eta urriaren 31 da eskatzeko azken eguna. Ostean, eskura emango dira eta momentuan ordaindu beharko dira eskudirutan. Langile ataritik eska dezakezue egutegia.

Ikastola prentsan

Gau Beltza: Oarso-Bidasoko Hitza


Bestelakoak


Ikastolen Elkartea: lan-eskaintzak

Bi lan eskaintzaren berri heldu zaigu Ikastolen Elkartetik:

  • Hizkuntz proiektuko dinamizatzailea
  • Aisiola hezitzaile eskolako koordinazio eta kudeaketarako teknikaria

Zuek zeuek edo inguruko norbaitek hautatze-prozesuan parte hartzeko interesik izango balu, hemen dituzue xehetasunak.