HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.10.14)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

 

Urriak 23: Maitane Oñatibia

Practicum-a

Lehenengo hiruhilekoan,  gurekin izango dugun praktiketako ikasle zerrenda: 

  • Martxel Parrondo. Tutorea: Arantza Garmendia. Urriak 17 – Abenduak 9.
  • Garazi Arizkuren. Tutorea: Ainara Aranburu. Azaroak 7 – Maiatzak 19.
  • Mikel Zabala. Tutorea: Karmele Gonzalez. Azaroak 7 – Maiatzak 19.
  • Lorena Hernandez. Tutorea: Amaia Olaso. Azaroak 14 – Otsailak 17.
  • Irati Ugalde. Tutorea: Jon Alustiza. Azaroak 14 – Otsailak 17.

Lapurreketa egonaldia

LH3. mailako ikasleak hiru egunetarako Dimara doaz, Lapurreketa baserri eskolara.

  • Urriak 17tik 19ra 3C-3D (Arantza Garmendia, Esther Gutierrez, Ane Sistiaga).
  • Urriak 19tik 21 era 3A-3B (Alazne Iriarte, Karmele Gonzalez, Ane Sistiaga).

Asteko kanta

Urriak 31, astelehena, GAU BELTZA ospatuko dugu.

Beroketa lanetan hasiko gara eta, gelak girotzearekin batera, sarrera-irteerak kalabaza, kantu eta dantzaz atonduko ditugu.

Entzungo ditugun kantak:


Ikastola mailakoak


Kilometroak 2023: urteko ekintza eta ekimen sorta irudikatzen

Urriaren 12an, Kilometroak-eko urte osoko ekintza eta ekimen sorta elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko kafe-tertulia egin zen. Langile atariko nabarmenduetan dituzue xehetasun gehiago.

150 ikastolakidek (guraso, langile, ikasle ohi…) emana dute izena Kilometroak pentsatu, irudikatu eta antolatzeko batzorde iraunkorretan. Zuk oraindik egin ez baduzu, anima zaitez!

Ikasturteari ongietorri festa

Bi urteko geldialdiaren ondoren, aurtengo urriaren 12an berriz eman ahal izan diogu ongietorria ikasturteari Baserriaren inguruan egindako festarekin. Langile atariko nabarmenduetan duzue arratsalde-pasaren kronika.

Festa antolatzen aritu bazinen edo hartaz gozatzeko aukera izan bazenuen, eskerrik asko zuri ere ekarpenagatik!

Gau Beltza

Urriaren 31n dugu hitzordua. Aurten ere ospatuko dugu Gau Beltza, Ikastola bera eta hainbat langile hasiak zarete prestaketa lanetan. Datorren astean emango dizkizuegu hitzorduari buruzko xehetasun gehiago.

Ikastola prentsan

https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/orereta-kilometroak-2023-20221013221819-ntvo.html


Bestelakoak


Errigora: udazkeneko kanpainari hasiera emateko hitzordua

Urriaren 22tik azaroaren 10era artekoa izango da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina. Aurrerago emango dizkizuegu horri buruzko xehetasun gehiago.

Urriaren 22an, Ablitas-Tuteran, kanpainari hasiera emango zaio eta hara joateko gonbidapena egiten diogu hala nahi edo ahal duenari. Hemen duzue programa

Zerk egiten zaitu NOR?” liburu ilustratua: crowdfunding kanpaina

1545 Oiartzungo argitaletxe txikiak “Zerk egiten zaitu NOR?” eleberri ilustratua argitaratu ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri du martxan. Nortasuna eta sexu-identitatea ardatz izango dituen eleberria da. Hemen dituzue ekimenaren gaineko xehetasun gehiago eta ekarpena egiteko aukera: https://eu.goteo.org/project/nor

Hainbat lotura interesgarri

Orioko Herri Ikastola: inklusioa lantzeko, Europara