HIZKUNTZAK

Jarraipen batzordea: 5. buletina (2022.06.21)

ORDUTEGI JARRAIA: HEDATZE

Hezkuntza Sailak Ikastolontzat zabaldutako deialdiaren berri eman da, prozedura nola izan den azaldu da. Gurasoei jakinarazpenetan adierazi zaie, eta bozka egunak direnez, bozketaren garrantzia azpimarratu da.

Ikastolak Hezkuntza Sailak Hedatze proiektuan aurkeztu ahal izateko prozedura zehatz-mehatz betetzea erabaki du, horregatik, gaur egun DBH1-4. mailetan dauden ikasleen gurasoek soilik bozkatu ahal izango dute; ikasleko bozka bana onartuko da, eta % 50eko parte hartzea bermatu beharko da gutxienez. 2/3ek proiektua defendatu beharko du.

Bozketa prozesua amaituta, ekainaren 24an Ikastolak Hedatze proiektuaren entrega egingo dio Hezkuntza Sailari.

Bozketaren emaitzak komunitateari jakinaraziko zaizkio.

IKASBIDAIAK. BALORAZIOA

COVID garaiak direla-eta, urtea nola abiatu genuen ikusita, pozgarria izan da maila guztietan irteerak gauzatu ahal izatea. Urte berezia izan bada ere, erreserbak eta egunak moldatu behar izan dira (zenbait kasutan ez da erraza izan) eta behintzat, ikasbidaiak egin dira, positiboa da hori.

Oro har, gainera, balorazioa positiboa da. Maila guztietan ekintzak eta bisitak gustukoak izan dira, eta ikasleen jarrera ere balekoa izan da (3.mailan eski irteerarekin osagarritu dute ikasbidaia).

DBH 4.mailan garraio zerbitzua izan da okerren baloratu dena, arazoak izan baitira. Gainontzean ikasle taldea zoriondu egin du irakasle taldeak.

MINTZAPRAKTIKA. BALORAZIOA (English)

Helburuak bete dira:
– Klase formalekin haustea lortu dugu, saioa kalean egin baitugu. Gainera, giro ederra zegoen (egun eguzkitsua) eta ikasleak gustura egon dira.
– Ikasle batzuk gelan baino askoz hobeto hitz egin dute; beste ikasle batzuk, aldiz, oraindik lotsatu samar egon dira.
– Ikasleek oso ongi erantzun dute; oso ongi erreakzionatu dute.
– Oso jarrera ona erakutsi dute.
– Ekarpen interesgarriak.
– Ikasleak gogotsu eta motibatuta daude.
– Ikasle berdinekin jarraitu beharko genukeela baloratu dute espezialistek. Momentuz, ez dugu beste mailetara zabaltzea komenigarri ikusten. Beste 2 edo 3 saio egingo genituzke ikasle berdinekin, bilakaera ikusteko.

PLANGINTZA ETA TALDEKATZEAK

*Errepikatzaileak: Mailaz maila egoera aztertu eta taldekatzeetan kontuan izango dira.
*CAG: 4.mailan izango dugu, bi urteko proiektua baita. 3.mailan esleipenaren zain gaude.
*Ikasle berriak: guztira 6 matrikula berri izan ditugu, horietatik 4 Bera-Lesakakoak.

ASEBETETZE GALDETEGIAK (ikasleak)

Ikasleen erantzunen bataz bestekoak aurkeztu ditugu:
Elkarbizitza, harremana eta giroari dagokionez, emaitza oso ongikoa da oro har. Ikasleak gustura daudela esan liteke, hortaz. 2.mailarekin alderatuta, 4.mailan adierazle guztietan emaitzak baxuagoak badira ere, duten kritikotasuna eta heldutasun maila aintzat hartu behar dela iruditzen zaigu, handiagoa baitute.
Gatazken kudeaketa eta horien aurrean hartzen diren neurriekin ez daudela gustura adierazi dute.
Eta azkenik, euskarari dagokionez, argi dute Ikastolak euskara eta euskal kulturari ematen dion garrantzia handia dela, baina euskararen erabilerari eurek Ikastolatik kanpo ematen dioten balioa oso baxua da, kezkagarria.
Oharra: KiVa 4.mailan ez da lantzen (unitate didaktiko gisa).

BESTE: ZERBITZUAK

Ikasbidaia eta irteera egunetan autobus zerbitzua bateratzeko eskaera. Aztergai du guraso taldeak eta zerbitzuetako arduradunak.