HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (26.04.17)


ETAPA MAILAKOAK


Klaustroa

Datorren asteartean, hilaren 21ean, klaustroa egingo dugu ohiko leku eta orduan. Gai zerrenda, astelelehenean izango duzue ikusgai.

Guraso bilerak

  • Guraso bilera orokorrak:

Ikasurte amaierako guraso bilera orokorrak maiatzean direnez,  betiko moduan, izen-emate galdetegiarekin jakinarazpena bidali behar dugu. Jakinarazpen hau, maiatzaren 6an bidaliko da, beraz, maiatzaren 4rako beranduenez, maila bakoitzeko bileraren gai-zerrenda bidaltzea beharko dugu.

Gogoan izan, asteartean aipatu bezala, HH2, HH3, HH4 eta HH5 mailetako bileren hasieran, Berrikuntzako kideek hartuko dutela hitza, buletinen inguruko azalpenak emateko. Hori dela eta, bai Esmalterian eta baita Linon ere, horretarako gunea eskeini beharko dugu, jolastokian edota egokien ikusten duzuen gunean.

  • Bakarkako guraso bilerak:

Bakarkako guraso bilerak, norbere guraso bilera orokorraren ondoren hastea gomendatzen dugu, aipatu bezala, buletinen inguruko azalpena guraso bilera orokorrean emango delako.

Horri lotuta, Inikan ordutegiak maiatzaren 13rako sartuta izan behar ditugu. Familiei, hitzorduak hartzeko jakinarazpena 13an bertan bidaliko zaie.

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko eguna

Maiatzaren 21ean den Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Errenterian 11 kolore jaialdiaren XI. edizioa antolatzen hasiak dira herrian, eta aurten ere, honen parte izatera gonbidatu gaituzte.
Aurtengo proposamena, Burubeltz eta bere kideen maskara desberdinak margotzea da, aurreko urtean bezala. Burubeltz kultura aniztasunaren sinboloa da, eta bere kideek munduko kontinenteak irudikatzen dituzte. Asmoa da, ikasleek ondoren maskara horiekin Burubeltz Konpartsaren kalejira koloretsuan parte hartzea. Kalejira, maiatzaren 22an, ostiral arratsaldean izango da, herriko kaleak kolorez, musikaz eta dantzaz betez, kultur aniztasunaren alde (11 Kolore egitarauaren baitan).
Urtero bezala, HH5, LH1 eta LH2 mailei zuzenduta dago, eta materiala ere, maila horientzat bideratuko dute (data jakinarazten digutenean esango dizuegu).
Hala ere, anima zaitezte beste mailetan ere geletan ere gaia lantzera!!!