ETAPA MAILAKOAK
Datorren astea laburra izango da, eta beraz, deskantsatu, gozatu eta goxatu!!!
IKASTOLA MAILAKOAK
2026-27 ikasturtea: baimen eskaerak
2026-27 ikasturtea antolatzen hasteko garaia hurbiltzen ari denez, plangintza eta antolaketarik egokiena egin ahal izateko, langileen asmoen berri izan behar du zuzendaritza-taldeak. Horiek horrela, datorren ikasturterako aparteko eskaerarik egiteko asmoa izango bazenu, bete langile atarian topatuko duzun inprimakia. Martxoaren 27a da horretarako azken eguna.
Blaitu – Euskaraz Bizi | Bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa
Blaitu Klubak ikasturteko bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa antolatu du martxoaren 16tik martxoaren 25era. Korrikaren aitzakian, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Martxoaren 16tik 18ra bitartean eta martxoaren 23 eta 24 egunetan entrenamendu saioak eskainiko dira Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian. Martxoaren 25ean, Korrika gure herritik pasatzen denean, final handia jokatuko da eta parte hartzen duten lehiakide guztien artean, Urruñako Wow Park-erako sarrerak zozketatuko dira, etxeko kide guztientzat.
Familiei eman zaie Blaitu MHLZ bigarren lehiaketaren berri eta zuek ere geletan promo bideoa ikusi eta ikasleekin entrenamendu saioetan jokatzera animatzen zaituztegu, martxoaren 25eko lehiaketa handirako prestatu eta momentu atsegin eta dibertigarria pasatzera! Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!
Orereta ikastolaren lekuko-hartzea
- Korrika honetan, Orereta ikastolaren lekukoa Jon Alustizari eta Garazi Otamendiri eramatea egokitu zaie. Bejondeizuela!