HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (25.11.07)


ETAPA MAILAKOAK


Astearteko antolaketa

Datorren astearteko ordu osagarriak norberaren lanetarako utziko ditugu.

Matrikulazioa

Pasa den ostiraleko Asteko Oharretan aipatu bezala, datorren matrikulazio garaiari begira, 2024an jaiotako anai-arrebak dituzten ikasleen zerrendak sortzen hasi beharra daukagu. Beraz, ahal bezain laster, zuen geletako zerrendak guri bidaltzea behar dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Osasun azterketa osagarriak: kobrantza

Pasa den ikasturtearen amaieran osasun azterketa osagarriak egin zenituzten langileei datorren astelehenean, azaroak 10, kobratuko zaizue azterketa horien kostuaren %50a; langileari ordaintzea dagokiona, hain justu.

Gau Beltza: argazki eta bideo galeriak eta balorazio inkesta

Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu ostiraleko festan parte hartu zenuten denei; modu batera edo bestera jaia zuena eginez, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.

Bide batez, proposamen eta iradokizunak jaso eta arian-arian jaia doitzeko eta hobetzeko asmoz, Gau Beltzeko lantaldeak balorazio-inkesta prestatu du; besteak beste, langileek erantzuteko. Langile atarian topatuko duzue aipatu inkesta. Asko eskertuko genizueke erantzuteko tarte bat hartzea. Mila esker, aldez aurretik.

GOGORATU!
Errigora eta Zubiak Eraikiz: Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Ikastolak laguntzeko hainbat proposamen

Azaroaren 9an eta 13an amaituko dira, hurrenez hurren, Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko eskaintzak (Hendaiako Gure Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia, Ziburuko Kaskarotenea Ikastolako kirol-jertse, elastiko eta telazko poltsa, eta Seaskako egutegia) eta Errigorako saskiak eskatzeko epeak. Ikaskoliko, Xiberoko Ikastolen aldeko, otarreak eskatzeko azken eguna, aldiz, azaroaren 23a da. Denak ala denak Ipar Euskal Herriko nahiz Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko Ikastolak laguntzeko ekimenak direnez, oraindik egin ez baduzue, zerbait eskatuz haien alde zuen hondar aletxoa jartzera animatu nahi zaituztegu. Langile atarian topatuko dituzue proposamen guztien xehetasunak eta eskaerak egiteko aukera.


BESTELAKOAK


2026ko Nafarroa Oinez aurkeztu berri dute

Aste honetan aurkeztu dute 2026ko Nafarroa Oinez. “Bidean bat gara” lelopean, Erentzun Ikastolak  (Viana) eta San Fermin Ikastolak (Zizur Txikia) antolatuko dute elkarrekin. Urriaren 18an izango da festa. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.