HIZKUNTZAK

HH Asteko oharra (22.10.21)


Etapa mailakoak


Bakarkako guraso bilerak

Datorren asteazkenean, Leirek, bigarren zikloko gurasoei hitzorduak Inikaz nola hartu azaltzen duen jakinarazpena bidaliko die. Ordurako, denok gure ordutegi eskaintza prest eduki behar dugu.

Klaustroa

Datorren asteartean klaustroa egingo dugu eta gai zerrenda betiko lekuan duzue eskuragarri.


Ikastola mailakoak


Gau Beltza

Pasa den astean aurreratu bezala, Gau Beltza ospatuko dugu urriaren 31n herriko hainbat eragilerekin batera. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak. Anima zaitezte parte hartzera!

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia

Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Hendaiako Gure Ikastolak aurten ere egin du Eguberriko txokolatezko egutegia. 24 txokolatez osatutako egutegia da, abenduaren lehenetik Gabon-egunera bitartekoa; bertako txokolategile eta papergileekin egina.

Hendaiako Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, egutegia eskatzera gonbidatzen zaituztegu. 10 € balio ditu eta urriaren 31 da eskatzeko azken eguna. Ostean, eskura emango dira eta momentuan ordaindu beharko dira eskudirutan. Langile ataritik eska dezakezue egutegia.

Ikastola prentsan

Gau Beltza: Oarso-Bidasoko Hitza


Bestelakoak


Ikastolen Elkartea: lan-eskaintzak

Bi lan eskaintzaren berri heldu zaigu Ikastolen Elkartetik:

  • Hizkuntz proiektuko dinamizatzailea
  • Aisiola hezitzaile eskolako koordinazio eta kudeaketarako teknikaria

Zuek zeuek edo inguruko norbaitek hautatze-prozesuan parte hartzeko interesik izango balu, hemen dituzue xehetasunak.