ETAPA MAILAKOAK
Osasun azterketak
Ikasturte amaieran egin ohi ditugun osasun-azterketak ekainaren 24an izango dira Quiron hospitaleko hirugarren solairuan. Ordutegiak irakasle-geletan dituzue ikusgai.
Maiatzeko eta ikasturteko lan-erregistroak
Gogoratu hilaren bukaeran erregistroaren fitxa zuzendaritzan dagoen artxibategian utzi behar dugula. Bakoitzaren kodea azaltzen den orrialde bat topatuko duzue bertan, zuen izenaren ondoan “x” bat jartzea eta fitxa langile kodearen hurrenkeran uztea eskatu nahi dizuegu.
2025-26 ikasturteko lan-erregistroak berrikusi ditugu. Oraingoz, hauek dira oraindik falta direnak:
IRAILA: 06-11-18-27-34-35-39
URRIA: 06-10-11-18-27-34-35-39
AZAROA: 06-10-11-15-18-27-29-34-35-36-39
ABENDUA: 06-10-11-14-18-25-27-29-34-35-39
URTARRILA:06-08-10-11-13-18-22-24-26-27-34-35-38-39
OTSAILA:01-03-05-06-08-10-11-12-15-18-24-27-34-35-38-39
MARTXOA: 01-02-03-05-06-08-10-11-12-15-18-19-24-27-28-31-34-35-38-39
*Martxoan izenik eta langile koderik ez duen erregistro bat daukagu.
APIRILA: 01-03-06-08-10-11-12-15-18-19-21-22-24-26-27-28-31-34-35-38-39
Mila esker!
Diziplinarteko proiektuak
Astelehenean, maiatzak 25, diziplinartekoak hasiko ditugu. Hortaz, zuen asteko antolaketa egiteko kontuan har dezauela gogorarazi nahi dizuegu. Saiokako ikastaroak dagoeneko prest daude (ebaluaziorako kalukulu orriak barne). Aste honetan, ez zaigu saioka inguruko arazorik komunikatu, baina zerbait topatzen baduzue idatzi mezu bat berrikuntzako kideei mesedez.
Bestetik, “calendar”-en ere antolaketarako erabilgarriak diren dokumentuak (jarraibideak eta denboralizazioak) eskura dituzuela gogoratu.
Amaitzeko, astelehenerako jarraibideak frexkatzea gomendatzen dizuegu. Izan ere, bertan daude asteko antolaketa txukunago joan dadin irakasleen esku gauzatzea geratzen diren oharrak.
Eskerrik asko eta animo!
DBHko berrikuntza
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- Barne oharrak: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, barne oharrak sartzeko tartea izango dugu.
- EmanTik: Ostiralean, DBH1. eta DBH 2. mailako tutore taldeak koordinazio saioa izango du. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.
IKASLEEKIN
- Hedatze: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, Hedatze akademikoa izango dugu.
- Surfa: Ostegunean, 4. mailako OFEko ikasleak 8:40tan abiatuko dira Zurriolara. 14:00etarako bueltan izango dira ikastolan.
IKASTOLA MAILAKOAK
Ikastola eguna
Iristear dugu Ikastola Eguna! Urtero bezala, aurtengoan ere hainbat ekintza izango ditugu egunean zehar. Hemen duzue egitaraua ikusgai!
Ibilaldia: ikasgelarako lanketa-proposamena
Maiatzaren 31n Ibilaldia ospatuko da Bilbon. Geletan horren lanketa egiteko, LHko Euskaraz Bizi taldeak dokumentu hau prestatu du. Beste etapetarako ere interesgarria izan daitekeelakoan, hortxe duzue.