Etapa mailakoak
Ikasturteko ekintza eta material osagarrien inguruan
Dakizuen bezala, familientzat kostu bat suposatzen duten ekintza eta material osagarrien kopurua orekatu eta zaintzeko ahalegina egiten ari gara azken ikasturteotan. Hori dela eta, aurtengo ikasturterako mintegi bakoitzetik aurreikusten ziren gastuen zerrenda egitea eskatu genizuen ikasturte hasieran.
Bete genuen taula falta diren datuekin (bereziki material erosketa gehigarriekin eta jada gauzatu diren ekintzen kostu zehatzarekin, garraioa barne) eguneratzea eskatzen dizuegu.
Mila esker!
Ateak, leihoak eta argien inguruan
Guztion ardura da ikastolako jarduna amaitutakoan eraikina itxita eta argiak itzalita uztea. Ateak, leihoak eta argiekin ahalegin berezia egitea eskatu nahi genizueke, izan ere, azkenaldian, kanpoko komunak, laugarren mailako korridoreko mintegiak eta hainbat geletako argiak piztuta eta leihoak itxi gabe geratu dira.
Mila esker!
Calendar-ari lotutakoak
Irakasleak
- Koordinazio saioa: Astelehenean, CAG geletako irakasle taldeak eta tutoreak bilduko dira. Ondoren, HBSPko irakasle taldeak eta tutoreak bilduko dira. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- Zeuk aukeratu: Asteartean, Agifes elkartetik etorriko dira DBH1eko irakasle taldeari buru osasunaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko formazio saioa ematera. Noski, interesa duen edonork bertaratzeko aukera dauka.
- Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.
Ikasleekin
- EUSlider: Asteartean, 4. mailako ikasle batzuek proiektuari jarraipena emango diote. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- Inauteriak: Ostiralean, Inauteriak ospatuko ditugu. Egitaraua eta egunaren inguruko xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.