HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.09.19)


ETAPA MAILAKOAK


Pendienteen kudeaketa

Asteazkeneko bilera pasata, pendienteen kudeaketarako prozedura bateratu dugu:

  • Udarako sendotze neurriak bidaliko ditugu. Lanak entregatzeko epea urriaren 1ean amaituko da.
  • Sendotze neurriak behar bezala eginak badaude, ikasleek azterketa egiteko aukera izango dute.
  • Azterketa gaindituz gero, ikasleak pendientea berreskuratuko du eta ez da Hedatzera joango.
  • Azterketak urriaren 8an (letra esparrua) eta 15ean (zientzia esparrua) gauzatuko dira 5. eta 6. saioetan (12:10-14:00).
  • Pendientearen arduradunak dagokien tutoreei jakinaraziko die zein ikaslek izango duten azterketa egiteko aukera.
  • Azterketa egiteko aukera duten ikasleen tutoreek azterketa egunaren eta orduaren berri emango diete familiei.

Guraso bilera orokorretan gurasoei prozedura zein den jakinaraziko diegu.

HIPI | Nork, noiz, nola, zertarako

Dakizuenez, aurtengoan ere DBHn bi HIPI taldekatze izango ditugu; hastapenekoa-A1 (Haizea) eta segidakoa-A2 (Irati).

Ikasle horiek HIPI saioetan nahiz saio arruntetan ditugunean guztion lana da EUSKARA ETA EUSKAL KULTURARA gerturatzeko ahalegina egitea. Beraz, prestatzen dizkiegun/dizkiezuen lanak bide horretan diseinatu beharko ditugu/dituzue, bakoitzak bere eremutik.

Aurtengo HIPI saioen ordutegia eta zerrenda ikusgai duzue dokumentu honetan. Bertan ikus dezakezue ea saioren batean ikaslerik faltako duzuen. Hala ere, ikasturtean zehar ikaslea egun eta ordu horretan gelan egotea beharko bazenute, ez dago arazorik. Ikaslearekin adostu eta guri Inikaz abisatu, mesedez.

Saioak astelehenean bertan hasiko dira.

Edozein zalantza edo arazo izanez gero, idatzi edo hurbildu Irati edo Haizeagana lasai.

Eskerrik asko, eta aurrera!

Irati eta Haizea

Ordezko ordenagailuen inguruan

Aurrerantzean ikasleen ordezko ordenagailuen kudeaketa tutoreen esku geldituko da. Beraz, ikasleren bati ordenagailua hondatuko balitzaio dagokion irakasleak lehenbailehen komunikatuko dio tutoreari, honek dagokion prozedura martxan jarri ahal izateko. Modu honetan ordezkoen kudeaketa pertsona gutxiagoren esku geldituko da eta ordenagailu horien erregistroa eta jarraipena egitea errazagoa izango da IKT mintegiarentzat. Tutoreek prozeduraren berri gaurko tutore bileran jasoko dute.

Matrikula biziko ikasleen ordenagailuen kasuan, Jon Aizpurua arduratuko da ikasle horiei beren ordenagailua ematen. Ordura arte, ordenagailurik gabe moldatu beharko dugu gelan.

Ataka gorriaren inguruan

Eskola-egutegitik kanpo dauden egunetan, azkena irteten den irakasleak itxi behar du ataka gorria. Behin klaseak hasita, ikastolatik azkena irteten denak ez du kanpoko ataka itxi behar, berandu bukatzen dugun egunetan izan ezik (guraso bilera orokorrak, ebaluazio bilerak).

OFE 4 irteera

Hurrengo asteazkenean, irailak 24, OFEko 4. mailako ikasleekin Zurriolako hondartzara joango gara boleibola lantzera. Horretarako, autobusa 12:00etan hartuko dugu eta 13:55erako Ikastolan izango gara bueltan. Kontuan izan asteazkeneko 5. saioan 4. mailako OFEko ikasleak ez dituzuela geletan izango. Edozein eragozpen izango bazenute, jarri gurekin harremanetan. Mila esker!

Aitor eta Nagore.

Giltza eskaera

Zuetako batzuek ikastolako giltzaren bat falta zaizuela adierazi diguzue, Aitorri banakako eskaerak egin beharrean, taula honen bidez eskaera bakarra egingo diogu. Mila esker!

Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • Boleibola Zurriolan: Hurrengo asteazkenean, OFEko 4. mailako ikasleak hondartzara joango dira

IRAKASLEAK

  • Guraso bileren prestaketa: Astelehen arratsaldean izango duzue horretarako tartea.
  • Hedatze: Astelehen eta asteartean, Hedatze akademikoa izango dugu.
  • Berrikuntza: Asteartean lan saioa izango dugu liburutegian 14:30ean.
  • Norberaren lanak: Asteazkenean lan pertsonalerako tartea izango dugu.

IKASTOLA MAILAKOAK


Lainoko “partekatu eta borratzekoak” karpeta hustuko da

Memoria eta edukiera mugagatik, lainoko “partekatu eta borratzekoak” karpeta hustuko dela jakinarazten dizuegu: 2025eko irailaren 1a baino data zaharragoa duten dokumentuak ezabatu egingo dira.

Gogoratu “partekatu eta borratzekoak” karpeta lantalde, komisio, egun berezietako… materiala lankide askorekin/denekin partekatzeko sortu genuela, baimen arazorik ez izateko. Berdin funtzionatzen jarraituko du aurten ere; hori bai, dokumentuak iraungitzean, arduratu, mesedez, ezabatzeaz.

Komunikazio ez-bortitza: egoera zail eta deserosoak kudeatzeko bideo-pilulak

Pasa den ikasturteko azken langile batzarrean esan bezala, iaz komunikazio ez-bortitzaren gainean egindako ikastarotik azpibatzorde bat sortu zen, ikastaroan landutako hainbat gauza praktikara eramateko ekintzak pentsatu eta diseinatzeko.

Proposamen horietako bat da Ikastolan sor daitezkeen egoera zail eta deserosoak kudeatzen laguntzeko bideo-pilulena. Bideo-pilulak ikusgai izango dituzue hala behar edota nahi duzuen aldiro langile atariko informazio praktikoa atalean, ongizatea eta garapena sailean. Oraindik hasita, hilabeteko hirugarren ostiralean, pilula bat gehituko dugu bildumara.

Lagun handi, lagun txiki: egutegi-taula osatzeko laguntza eskaera

Irailaren 1eko ikasturte hasierako langile batzarrean, taldetan banatu ginen “Lagun handi, lagun txiki” egitasmoaren topaketak irudikatzen hasi eta topaketa horien egutegia zehazteko. Lainoarekin arazoak izan genituen egun hartan eta ez dugu inon erregistratuta talde haietan landutakoa. Horiek horrela, talde bakoitzean idazkari lanak egin zituenari ondorengo mesedea eskatzen zaio: taula honetan bileran hitz egindakoa jartzea. Irailaren 22a da horretarako azken eguna.

Lantaldeen gaineko oharra: langile ataria eguneratuta | lehen bilerak

Langile atariko etapa arteko lantaldeen informazioa (taldeen zerrenda, bakoitzaren helburuak eta partaideak…) eguneratu dugu. Hor duzue ikusgai hala behar edota nahi duzuen aldiro.

Bestalde, lantaldeen ikasturte honetarako helburu eta ekintzen proposamena urriaren hasierarako prest eduki behar denez, lantalde bakoitzaren arduraduna jarriko da (jada jarri ez bada) hala dagokien partaideekin harremanetan lehen bilera egiteko. Bigarren ohar hau lantaldeetan parte hartuko duten lankideentzako da; ez ekarpen-ordua beste modu batera beteko dutenentzako.

Irailak 27 | Auzolanerako deia: Añabitarteko berdeguneak garbitzea

Ikasleek erabiltzen dituzten baso-eskola, baratzea, zelaiak, adaxkak eta zuhaitzak ikasturtean zehar txukun mantentzeko lanak egiten dira, eta behar bezala zaintzeko noizbehinkako garbitze-lan sakonagoak ere behar izaten dituzte. Uda pasa berritan, belarra hazita, berriz ere badute horretarako beharra.

Garbitze-lan sakonago horiek auzolanean egiten dira eta uda osteko lehen hitzordua irailaren 27an jarri dugu (08:00etan, Baserriaren atarian). Eguna alda daiteke eguraldiaren arabera. Sasi-garbitzeko makina (desbrozadora) erabiltzen dakien jendea etortzea asko eskertuko genuke; eta ahal balitz, norberak sasi-garbitzeko makina ekartzea ere bai (boluntario denentzako adina erreminta ez baitaude Ikastolan). Bete langile atariko hala dagokion inpimakia eta lagundu Añabitarte polit eta zainduta mantentzen! Irailaren 23a da izena emateko azken eguna.

Garbitze-lanak egiteko talde eragilea osatuta dago. Gisa horretako lanetan eskarmentua duten ikastolakideak dira eta zehaztua dute zer lan eta nola egin. Laguntzaileak behar dituzte egitekoak errazago eta azkarrago egiteko.


BESTELAKOAK


Zuzendari berria Konfekoop-ek

Erreleboa dator Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko zuzendaritzara. 2026ko urtarrilaren 1ean, Mikel Larrea Azpeitiak Iñaki Nubla Otaolaren lekukoa hartuko du, erretiroa hartuko baitu Nublak. Mikel Larrea Azpeitia kooperatiben mundutik dator, EROSKI S.COOP-en egin du orain arteko bere ibilbide profesionala.

Hainbat irakurgai interesgarri