HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.01.27)


Etapa mailakoak


Plangintzan hainbat aldaketa, halabeharrez

Datorren astetik aurrera, HIZPROko hainbat lan Maitane Segurak egingo dituela jakinarazten dizuegu. Hori dela eta, DBH4D gelako ingeleseko irakasle Eoghan izango da. Bestalde, hauteskunde sindikalak direla eta, jakizue kide berriak ditugula komitean, ondorioz, Komunikazio tailerra aurrerantzean Haizea Saez de Eguilazek bideratuko du Janire Urrestarazuk beharrean. Ordutegiari dagokionez, moldaketaren bat edo beste egin behar izan dugu.

Euskaltzaindiako arauen frexkatze saioa, aukeran

Hurrengo asteazkenean, otsailak 1, hala nahi edota behar duenak Euskaltzaindiako arauen frexkatze saioa izango du; liburutegian, 14:05ean.

DigiPrest laguntza saioa

Aurkezpen saioa eta laguntza euskarriak azaldu genituen aurreko laguntza saioan. Hori dela eta, beste azalpenik edota laguntzarik beharko balu norbaitek astelehenean jakinaraztea eskertuko genizueke; saio bateratuaren beharra baduzuen edo ez antzemateko. Bestelakoan, elkarren laguntzaz egingo dugu aurrera. Animo guztioi!

Txindokiko Itzala, ekintza osagarriak

Tutoreentzat baliagarria delakoan, birbidali diguten informazioa eskuragarri duzue, baliagarria izan daitekeelakoan.

Otsailaren 6an klaustro berezia

Anartz eta Egoitz izango ditugu gurean, besteak beste, Batzar nagusiko zenbait gairi buruzko azalpenak emateko. Gai zerrenda hurrengo astean jakinaraziko dizuegu.

Zuzendaritza trantsizioa

Hona hemen asteazkeneko saioak eman zuena biltzen duen akta.

Haurtzaro-Oiartzo-Orereta Koordinazio bilera

Hemen duzue ikusgai otsailaren 16an Haurtzaron egin genuen bileraren akta.


Ikastola mailakoak


Ikastolen Lan Hitzarmena: behin-behineko soldata igoera

2023ko urtarrilean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ikastolek, aldebakarrez, 2023rako behin-behineko lansari igoera onartu dute. %2,5eko igoera aplikatuko zaie kategoria guztiei, bai oinarrizko soldatan, baita antzinatasunean ere. Lansari taula eguneratua langile-atarian duzue (goian ezkerrean dauden lasterbideetan, informazio praktikoaren atalean).

Orereta Ikastolak urtarrilean bertan aplikatuko du igoera; ordainketa eskuordetuak, ustez, otsailean. Azken horrek igoera aplikatu artean, Ikastolak hartuko du bere gain diferentzia.

Artezkaritza Kontseilua: urtarrileko bileraren deskargua

Asteazkenean, urtarrilaren 25ean, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren urtarrileko bilera. Hemen duzue laburpena.

Kilometroak 23: urteko programaren aurkezpen publikoa, otsailaren 1ean

Hainbat gogoetaren ostean, Kilometroak Jaia, urriko lehen igandeko hitzordua izatetik haratago, urte osoan zeharreko ekimenez osatutako dinamika izatera pasatzen “ari” da. Kilometroak-eko batzordeetan parte hartzen duten ikastolakide eta herrikideekin ondutako urte osorako proposamena (hezurdura nagusia) otsailaren 2ko, 6ko eta 7ko klaustroetan aurkeztuko da.

Hezurdura nagusi hori publikoki aurkeztuko da otsailaren 1ean, agerraldi bat egingo da. Agerraldi horretan, Ikastolako ordezkariez gain, urtean zeharreko ekimenetan bidaide izango ditugun hainbat eragiletako ordezkariak ere izango dira.

Otsaileko klaustroak: Kilometroak, matrikulazioa eta Urteko Ohiko Batzar Nagusiaz

Urtarrilaren 13ko asteko oharretan adierazi bezala, otsaileko klaustroetan matrikulazioari eta Urteko Ohiko Batzar Nagusiari lotutako gaiez ariko gara. EAEko Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan kokatu behar ditugun berritasunak azaltzeko (matrikulazio-prozedura berria eta onarpen-irizpideak), aurtengo aurreikuspenen eta etorkizunak dakarren trazaren berri emateko, ereduen aferari lotutakoak aurkezteko… izango dira bilerak. Bilkura horietan, 2021-22 ikasturteko kontuen itxieraren berri ere emango da. Epeek bat egin dutenez, Kilometroak-en urteko plangintza ere aurkeztuko da.

OTSAILEKO KALUSTROAK

  • HH: otsailak 7 (16:45-17:45)
  • LH: otsailak 2 (13:30-14:30)
  • DBH: otsailak 6 (14:30-15:30)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 7, 16:45-17:45)