HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.12.21)

 


Etapa mailakoak


DigiPrest: Abenduko aholkua eta hurrengo urratsak, laguntza

Abenduaren 5eko klaustroan adierazi bezala, aholkuari jarraituz, gogoan izan abenduan honako hausnarketa txosten hau gauzatzea litzatekeela helburua (Selfiearen hausnarketa txostena, alegia). Behin hausnarketa eginda, SAIOKAtik bideratu zaigun ikastaroarekin has liteke hala nahi duena. Dena den, urtarrilaren 16-17an, Hedatzen ikasleekin egon beharrik ez duzuen egunean, saio bateratua eskainiko dugu, hala nahi duenarentzat. Beharrik ez duenak ez ahaztu Hedatze ez duen egunean ez duela Ikastolan geratu beharrik izango.

Hezkidetza: 2. saioa

Irailaren azken astean gauzatutako formazio saioa motz geratu zela eta, klaustroaren eskaria izan zen saioari jarraipena edota itxiera eman ahal izateko beste saio bat prestatzea. Hori dela eta, jakizue urtarrilaren 9an izango dugula formazioaren jarraipena; 14:30etik 16:00ak arte. 

San Tomas eguna, gelak eta Ikastola itxi

Garbitzaileak abenduaren 22an etorriko dira, beraz, DBHko eraikina, gaur, behar bezala itxi behar dugula ez ahaztu. Baita leihoak itxi eta argiak itzali ere. Mila esker aldez aurretik.


Ikastola mailakoak


Hauteskunde sindikalak: emaitza

Hauteskunde sindikalak egin ziren atzo eta langile atarian dituzue emaitzak. Irakasle geletan ere topatuko duzue horren.

Kilometroak 23: bigarren Tanta Juntadizoa abenduaren 31n

Orain egun batzuk jakinarazi genizuen lehen Tanta Juntadizoa (familia nahiz langileek zozketa-txartelak elkarrekin saltzeko ekimena) abenduaren 30ean egingo zela, Niessengo plazan 11:00etan.

Tanta batzordeak beste bat antolatu da. Abenduaren 31n izango da, Donostian, San Silvestre lasterketa eta Erreala-Osasuna derbia aprofitatuz.

Parte hartzeko interesik izanez gero edo xehetasunak jaso nahi izanez gero, idatzi mezua tanta@kilometroak.ikastola.eus helbide elektronikora.

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

Ahotsari buruzko formazio-saio baten xehetasunak eta bertan izena emateko aukera topatuko dituzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

EAEko Hezkuntza Lege berria: ezohiko bileraren ostekoak

EAEko Hezkuntza Lege berriaz aritzeko pasa den asteko ezohiko bilera antolatu eta, orain, ostekoak kudeatzen ari den talde eragileak ondorengo ondorio nagusiak atera ditu bilkuran egin ziren talde-dinamiketatako ekarpenetatik:

  • Gure diskurtsoa indartzeko ditugun euskarriak mahai gainean jarri behar dira eta, behar izanez gero, berriak sortu.
  • Gure komunitatea ahaldunduntzeko pausoak eman behar dira, Ikastolaren iritzi eta posizioa sozializatzeko.
  • Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialekin bildu behar da Ikastolaren iritzi eta posizioa helarazteko.

Talde eragilera batzeko prest azaldu direnekin, hurrengo pausoak pentsatzen eta diseinatzen hastea tokatzen da. Izango duzue horren berri hala dagokionean.

Abenduaren 15eko saioa abiapuntua besterik ez da, aurrerantzean ere izango dugu gai honen inguruan hausnartzeko eta ekiteko aukera. Adi egon beharko dugu.

 

Eguberri eta urte berri on!

Orereta Ikastola zorion postala 2022

Artezkaritza Kontseiluaren eta zuzendaritza-taldearen izenean, Eguberri eta urte berri on denei!

Eskerrik asko orain arte egindako lanagatik, gozatu oporrez, eta bueltan jarraituko dugu denon artean Ikastola egiten, aurrera egiten.