HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.11.04)

 


Etapa mailakoak


Calendar: hurrengo asteari buruzko xehetasunak

AZAROAK 7: KLAUSTROA
Hona hemen klaustroari dagokion gai zerrenda, bertan topatuko duzue urriko klaustroko akta ere. Bestelakorik baduzue, aurrez jakinarazi eta txertatuko dugu.

  • Ordua: 14:45ean hasiko da
  • Lekua: Ikus-entzun areto nagusia

AZAROAK 8: FORMAZIOA
(DES)ERAIKIZ esku hartze programa. Aurten GEHITU elkartearen bitartez (DES)ERAIKIZ programan parte hartzeko aukera izan dugu. Programaren atal bat DBHko ikasleei zuzendurik dago; eta bestea DBHko irakasleei. Datorren asteartean, beraz, irakasleei zuzenduriko saioa izango dugu. Saioan honako alderdi hauek landuko ditugu:

  • Kategorizazioa
  • Maskulinitate eta feminitate berriak
  • Trans legea (mitoak vs errealitatea)
  • Gure zalantzak

Oharra: eranskina ikusgai duzue hemen, nahi izanez gero.

Inika: pildoratxoa

Aurrez programatu gabeko bileren erregistroa nola egin azaltzen duen bideoa duzue ikusgai oraingoan. Baliagarria izatea espero dugu.

Sukaldaritza: lehiaketa

Honako deialdi hau jaso dugu; mailaren batean interesgarria irudituz gero, azaroaren 11 da lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Hemen xehetasunak: https://sukaldeansortzaile.com/eu/

“BCC Culinary Clubeko Zaleen arlotik idazten dizuegu,”Sukaldean Sortzaile” lehiaketaren laugarren edizioa kaleratu dugu. 12-14 eta 15-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera da, eta gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzea du helburu.

Lehengo urtean parte hartu bazenuten jakingo duzue oso lehiaketa dibertigarria eta aberasgarria dela non gazteek plater bat sortu behar duten beren aitona-amonengandik gehien gustatzen zaizkien errezetetan oinarrituta. Hori eginez, interorokortzea, sormena eta berrikuntza landuko dituzte. Lehiaketaren saria klase guztiarentzako sukaldaritza tailer bat da, Basque Culinary Centerren, bertako chef irakasle batek emana.”

Jolas garaiak eta materiala (Sortaldearen mezua, hitzez hitz)

“Batzuek ikusiko zenuten moduan, aste honetan jolasgaraiko sortaldeko kideok irakasle gelak askotariko kirol materialez hornitu genituen. Lehen proba bat da ikusteko ea ikasleek materiala nola zaindu eta kudeatzen duten, baina gure ardura ere bada zaintzetan materialaren erabilera egokia egiten ote duten aztertzea (adibidez kirol bakoitzeko materiala dagokion kirolean darabitela).

Zehazki honakoa da jarri dugun materiala: futboleko 2 baloi, eskubaloiko 2 baloi, saskibaloiko 2 baloi, esku pilotako 2 pilota, boleiboleko baloi bat eta plastikazko baloi bat. Baloi bakoitza markatu dugu badaezpada ere.

Printzipioz ezin dugu etengabe hornitzen egon, hala ere, zerbait falta dela ikusiko bazenute egin kontratsea gurekin eta erabakiko genuke material hori berriz jarri hala ez.

Eskerrik asko!”

Inauteriak: herri mailako bilerak martxan

Maialen Garmendiak hurrengo bilerara bertaratzeko prestutasuna erakutsi du, hortaz, bera izango da DBHko ordezkari azaroaren 16an. Ideiaren bat edota proposamenen bat izatekotan, bilera eguna baino lehen, jar zaitezkete Maialenekin harremanetan.

Bertan hitz egindakoaren berri emango digu hurrengo klaustroan (abenduan).

Mila esker, Maialen!


Ikastola mailakoak


Osasun azterketa osagarriak: kobrantza

Pasa den ikasturtearen amaieran osasun azterketa osagarriak egin zenituzten langileei gaur kobratu zaizue azterketa horien kostuaren %50a; langileari ordaintzea dagokiona, hain justu.

Gau Beltza: eskerrik asko!

Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu asteleheneko festa posible egin zenuten denei; modu batera edo bestera jaian parte hartuz, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.


Bestelakoak


Euskaraldia: izena emateko azken egunak

Euskaraldian izena emateko azken egunetan gaude, azaroaren 18an ekimenari ekin aurretik. Irailaren amaieran gogorarazi genizuen, aurreko urteetan bezala, Orereta Ikastola arigunea izango dela. Oraindik ez baduzue ariguneko kide izateko izena eman, egin langile ataritik. Anima zaitezte!