HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.10.14)

 


Etapa mailakoak


Internet: sarea

Dakizuenez, sarean ez ohiko interferentziak antzeman dira. Zalantzarik ez izan, horien jatorria aztertzeko lanean dihardugu; hona hemen aste honetan egindakoa:

a) Telefonoa deskonektatu da sarean interferentziarik baden aztertzeko
b) Segurtasun kamerak deskonektatu dira, enpresarekin ere koordinatu gara ea gurean eraginik egiteko moduko prozesuren bat abiatu duten
c) Goienerreko errepikagailuak kendu dira
e) Telefono hornitzailearekin koordinatu gara eta DBHra bertaratu da
f) Ertzaintzarekin kontrastea egin du Anartzek, ea operatiboren bat martxan duten
g) Ostegun eta ostiralean DUOKeko teknikariak goiz osoa DBHn igaro du sarea monitorizatzen
h) Wifi antenen hornitzailearekin lanean ari gara zuzenean
i) Elektrizista bat ekarri dugu fibrako sarea ongi dagoela egiaztatzeko

Beraz, egoeraren larritasuna aintzat harturik, bai IKT mintegia, DBHko zuzendaritza eta Zuzendaritza orokorra ere gertuko jarraipena egiten ari gara. Ea laster irtenbideren bat topatzea lortzen dugun. Barkatu eragozpenak, eta bene-benetan, mila esker izaten ari zareten jarreragatik. Eutsi, ekipo!

Bestalde, telefonoa dela eta, konponketaren bat egin du DUOK enpresak. Aurrerantzean norbaitek arazorik badu telefonoarekin, jakinarazi, mesedez. Bestelakoan, konpondu dela ulertuko dugu.

Inika pildoratxoa: aurrez aurreko guraso bilerak

Hona hemen aurrez aurreko saioak lotzeko egin beharreko prozesua azaltzen duen bideo laguntza. Baliagarria izango zaizuelakoan gaude.

Jarraipen batzordea eta Guraso Batzordea

DBHko egutegiarekin izan dugun aferaren harira, jakizue asteartean Jarraipen Batzordean izan ginela, eta ostegunean, berriz, Guraso Batzordean parte hartu genuela. Bertan guraso bilera orokorretan azalduko diren gai potoloei buruz aritu ginen eta etapako ikuspuntua, prozesua, ekaineko egutegia eta aurrerantzean hezkuntzan egon daitezkeen galerez aritu ginen, besteak beste. Guraso ordezkariak hala adierazita, bilera eraginkorra izan zela adierazi nahi dizuegu.

Jolasgaraiak eta zaintzak

Garrantzia handiz, jolas garaian gauden bitartean zaintzan bagaude, arduraz jokatu behar dugula gogorarazi nahi dizuegu. Beraz, egunez egun, zaintza lanetan ari garenon arteko koordinazioa bermatzeko eskatu nahi dizuegu; nor egongo den eta non egongo den zehaztu beharra dugu. Baita kanpoko komunak nork ireki/itxiko dituen, eta gelak nork zabalduko dituen ere. Mila esker.

Monografikoen jarraipena

Urriaren 19an, eguerdiko koordinazio orduan gauzatu beharko dugu 2A eta DBH 1.mailako ikasleen monografikoa. Hortaz, puntualitatea eskertuko genuke eta baita gela bakoitzak 10-15 minutu baino gehiago ez igarotzea ere, bestela, luzatu egingo dugu jarduna, eta hurrengo arratsalderen batean aintzat hartuko dugu igarotako denbora. Adi egon!

Ekintza osagarriak eta argazkiak

Egiten duguna komunikatzea garrantzitsua da, beraz, edozein ekintza osagarri egitean (ikasleekin ekintza edota proiektu bileraren bat, Hedatze proiekturen bat, zinemaldia, …) argazkiak atera eta etapako komunikazio arduradunari bidaltzeko eskatu nahi dizuegu, kontuan izan aurrerantzean, mesedez.


Ikastola mailakoak


Kilometroak 2023: urteko ekintza eta ekimen sorta irudikatzen

Urriaren 12an, Kilometroak-eko urte osoko ekintza eta ekimen sorta elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko kafe-tertulia egin zen. Langile atariko nabarmenduetan dituzue xehetasun gehiago.

150 ikastolakidek (guraso, langile, ikasle ohi…) emana dute izena Kilometroak pentsatu, irudikatu eta antolatzeko batzorde iraunkorretan. Zuk oraindik egin ez baduzu, anima zaitez!

Ikasturteari ongietorri festa

Bi urteko geldialdiaren ondoren, aurtengo urriaren 12an berriz eman ahal izan diogu ongietorria ikasturteari Baserriaren inguruan egindako festarekin. Langile atariko nabarmenduetan duzue arratsalde-pasaren kronika.

Festa antolatzen aritu bazinen edo hartaz gozatzeko aukera izan bazenuen, eskerrik asko zuri ere ekarpenagatik!

Gau Beltza

Urriaren 31n dugu hitzordua. Aurten ere ospatuko dugu Gau Beltza, Ikastola bera eta hainbat langile hasiak zarete prestaketa lanetan. Datorren astean emango dizkizuegu hitzorduari buruzko xehetasun gehiago.

Ikastola prentsan

https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/orereta-kilometroak-2023-20221013221819-ntvo.html


Bestelakoak


Errigora: udazkeneko kanpainari hasiera emateko hitzordua

Urriaren 22tik azaroaren 10era artekoa izango da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina. Aurrerago emango dizkizuegu horri buruzko xehetasun gehiago.

Urriaren 22an, Ablitas-Tuteran, kanpainari hasiera emango zaio eta hara joateko gonbidapena egiten diogu hala nahi edo ahal duenari. Hemen duzue programa

Zerk egiten zaitu NOR?” liburu ilustratua: crowdfunding kanpaina

1545 Oiartzungo argitaletxe txikiak “Zerk egiten zaitu NOR?” eleberri ilustratua argitaratu ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri du martxan. Nortasuna eta sexu-identitatea ardatz izango dituen eleberria da. Hemen dituzue ekimenaren gaineko xehetasun gehiago eta ekarpena egiteko aukera: https://eu.goteo.org/project/nor

Hainbat lotura interesgarri

Orioko Herri Ikastola: inklusioa lantzeko, Europara