HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.09.30)

 


Etapa mailakoak


Ordutegiak 2022-23

  • a) Ikasleei bidaltzeaz gu, zuzendaritza, arduratuko gara. Beraz, ez kezkatu. Astelehenerako jakitun izango dira zein ordutegi duten.
  • b) Behin betiko ordutegia lotura honetan topatuko duzue (arratsaldean zehar, “orain” hutsik topatuko duzue).

Klaustro laburra: urriak 3

Hurrengo astelehenean, urriak 3, Klaustro laburra burutuko dugu ikus-entzun areto nagusian, 14:30ean. Hona hemen gai zerrenda ikusgai.

0 ebaluazioari dagokion INIKA pildoratxoa duzue hemen. Klaustroan bertan eskainiko diogu honi tartetxo bat.

Lan erregistroa: langile kodea

Gogoan izan, irailaren 30a dugula, eta ikasturte honi dagokion lehen lan erregistroa Zuzendaritzako apalean uzteko eskaera egin nahi genizueke (baita iaztik falta zaizkizuenak ere, dudaren bat izanez gero, argituko nizkizueke).
Azkenik, aurrerantzean langile bakoitzak bere kodea izango du, eta norberari dagokiona erabiltzeko eskatu nahi genioke (ordenatu eta erraz artxibatzeko). Erantsitako dokumentuan duzue langile bakoitzaren kodea ikusgai.

IKT gailuak: bozgorailuak

Zenbait gelatan bozgorailuek ez zutela egiten adierazi diguzue, eta konpontzera abiatzean kableren bat edo beste deskonektatuta zegoela ohartu da IKT arduraduna. Hori dela eta, ahal dela, IKT gailurik ez ukitzeko eskaera egin nahi genizueke. Eta arazoren bat denean, jakinarazi, mesedez.

 


Ikastola mailakoak


Urriak 3: Kilometroak 2023ren lehen eguna

Aste honetan Ikastolako lehendakariaren mezua jaso dugu igandean Ibarran ospatuko den Kilometroak jaian parte hartzeko gonbidapen bereziarekin. Jaia bizitzera, barrutik begiratzen hastera eta gure bidearen lehen egun gisa hartzera gonbidatu gaitu.

Horri jarraiki, gogoratu astelehenean (urriaren 3an) ikasleekin Kilometroak gaia lantzekotan geratu ginela, etapa bakoitzak bere modura eta haurren adinera egokituta.

Iraileko Artezkaritza Kontseilua: deskargua

Hemen duzue Artezkaritza Kontseiluaren ikasturteko lehen bileraren laburpena.

Urriak 12: ongietorri festa

Datorren urriaren 12an, arratsaldez, ikasturteari ongietorria egiteko festa ospatuko dugu. 2019an egin genuen lehenengoz, eta pandemia tarteko, aurten ospatuko dugu bigarrenez. Datorren astean emango dizkizuegu jaiari buruzko xehetasun gehiago.

Ikastola prentsan

Berrikuntza eta erronkaz beteta hasi dute ikasturtea Orereta Ikastolak eta Oiartzok