ETAPA MAILAKOAK
IHMO
Datorren asteartean, IHMO formazioaren lehen saio presentziala izango dugu. Esmalterian elkartuko gara, arratsaldeko 16:45ean.
MoreretaON
Aurten MoreretaON ekimenaren planteamenduan aldaketa batzuk egin ditugu eta hau izango da egun horretarako antolaketa:
- LH eta DBHko ikasleak goizeko 10:30ak alderako Esmalteriara etorriko dira eta bertan elkartaratzea eta omenaldia egingo dira. Hemen LH, DBH, zerbitzuetako langileak eta HHko HE, HH2 eta HH3ko ikasleak elkartuko gara eta keinu txiki bat egingo dugu (oraindik zehazteke, argazki bat, olatu bat… izango den).
- Ondoren, LH eta DBHko ikasleak Linora etorriko dira korrika eta HH4 eta HH5eko ikasleak zumardiko iturrian batuko gara. Elkarrekin Linoko plazaraino etorriko gara korrika eta bertan Korrika urtea dela aprobetxatuz, honako koregrafia hau dantzatuko dugu elkarrekin. Ahal duzuenean ikusi eta entsaiatu zuen ikasleekin.
- Aurtengo leloak, beste behin ere Korrikarekin egingo du bat: “MoreretaON gara, eta euskara gara!”
- Aurten,Nerea Abancens futbol-jokalari ohiari aintzatespena egingo zaio, gure irakasle ohia, kirolaria, irrati-esataria…
- Amaitutakoan, DBH4ko ikasleek HH4 eta HH5eko ikasleekin elkarkidetza txiki bat egingo dugu.
- Egun honetarako, soinean zerbait morea eramatea gomendatzen da.
- Hurrengo egunetan, jakinarazpen orokor bat bidaliko zaio ikastolako komunitate osoari.
Honekin amaitutzat emango da MoreretaON eguna eta eguraldi txarra egingo balu, ekimena bertan behera geldituko da.
HHko MoreretaON lantaldea
Baso eskola: egun osoko saioak
HH4 eta HH5eko egun osoko saioak programatzen ditugunean, eragin zuzena izan dezakete eguerdiko tallerretan. Beraz, egunak zehazten zoazten heinean, guri abisatu edota Calendarren gehitu, eskolaz kanpoko arduradunari jakinarazteko.
IKASTOLA MAILAKOAK
Blaitu Kluba – Euskaraz Bizi: ikasturteko 2. Busti! saioa
Astelehenetik (otsailak 23) aurrera, ikasturte honetako bigarren Busti! saioa ikusgai izango da Blaitu Klubaren atarian. Geletan lantzeko unitate didaktikoa ere eskura duzue. Gogoratu, unitate didaktikoa nahieran erabil dezakezuela adinaren baitako egokitzapenak eginez. (LHn, komunitate proiektuan landuko da).
Autismoari buruzko hitzaldien zikloa
Aurten ere, Gautenak, Autismoari buruzko hitzaldien zikloa antolatu du. Hiru saio izango dira eta saio bakoitzean gai desberdin bat landuko da. Informazio zabalagoa hemen duzuen arren, jakin, saioak Kursaal-en izango direla, otsailaren 26an, martxoaren 5ean eta 12an.