MILA KILO ZORION.
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
12: Alaitz Lete 13: Oihana Latasa
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH: lantaldeak
- LH: inauteriak
- LH: Ingeleseko eta GHko mintegiak
Inauterietako ensaioak
- Otsailak 9 (astelehena): 12:00etan, Goiko aterpean.
- Otsailak 11 (asteazkena); 15:00etan, futbol zelai handian.
Ebaluazio bileretako aktak
Ebaluazio bilerak bukatuta gogoratu ebaluazio bileretako aktak sinatu, eskaneatu eta Inikara igo behar direla. Behin hau egin ondoren, Hodeiko karpetatik tutore bakoitzak bere gelako akta ezabatuko du.
Bestalde, JPPak osatu, eguneratu eta 1. ebaluazioaren balorazioa jaso behar da bertan.
Practicum
Datorren astean, Iker Esnaola de Vicente hasiko da gurean praktiketan. Gorputz Hezkuntza eigten ari denez, Imanol Mitxelena, Oñatz Gonzalez eta Xabier Jauregirekin arituko da..
Autobusik hartzen ez duten ikasleak
Dakizuen bezala, autobusik hartzen ez duten Hazteneko ikasleak dagokion irakaslearekin/ tutorearekin jaisten dira haien familiengana (eskutik-eskura).
Azken egun hauetan, autobusik hartzen ez duten Heltzeneko zenbait ikasle ikastolako eremutik ateratzen hasi dira haien familiekin elkartzeko.
Egoera hau ikusita, datorren astetik aurrera Heltzeneko maila bakoitzeko arduradun bat esleitzea eskatuko dizuegu autobusez joango ez diren ikasleak beheko eramura jaisteki. Arduradun hau egunero/astero alda dezakezue.
Santa Ageda
MILA ESKER laguntzeko prest egon zareten lankide guztiei, zuekin errazagoa izan da. Eta ESKERRRIK ASKO baita ere jangelako lankideei hamaiketakoarena errazteagatik eta zuen betiko prestasunagatik.
Baserrietako bizilagunak oso eskertuak daude aurtengoan ere bisita izan dutelako. Ideia berriak apuntatzen hasiak gara 2027rako.
Datorren urte arte…ieeeeeup!
Santa Ageda- ko lantaldea.
Asteko kanta
Ondorengo abestiak izango ditugu entzungai datozen astean zehar.