Lehengo asteazkenean, apirilaren 22an, Kike Amonarriz soziolinguistak eskaini zuen “Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua” webinarrean parte hartzeko aukera izan genuen. Paula Kasaresen eskutik jaso genuen lehenengo hitzaldiaren ondoren egin genuen bezala, oraingoan ere ikastolako hizkuntza proiektuko arduradunek bideratutako bigarren lurreratze saio bat eskainiko dizuegu, maiatzaren 7an, 18:00etan, Linon, Kikeren hitzaldian landutako marko teorikoa gauzatzeko.
Saio horretan parte hartzeko asmoa duzuenoi, antolaketa errazte aldera, inprimaki hau betetzea eskertuko genizueke.