HIZKUNTZAK

V. Ikastolak Herriari: Non eta Mugan

Ikastola
Beskoitze (Lapurdi)

2024/03/10 10:00 am

Ikastolak Herriari jaialdiaren bosgarren ekitaldia Beskoitzen ospatuko da martxoaren 10ean, “Non eta Mugan” lemapean.

Lehen, orain eta gero ere, Ikastolek misio bera izan eta izango dute toki guztietan: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena. Ez da erraza izan (eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du) periferiako Ikastolek pairatzen duten egoera sozio-politikoari aurre egitea: aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izan eta izaten dute. Horregatik, beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragile eta Ikastolei aitortza egitea. Eta helburu horixe du martxoaren 10ean Beskoitzen egingo den “Non eta Mugan” egunak.

“Non eta Mugan” egunaren gaineko xehetasun gehiago eta egitaraua hemen ikusgai


Ikastola Herriari ekimena, zergatik eta zertarako


Ikastolak Herriari ekimena COVID19ak eragindako pandemia-garaian sortu zen, horrek Ikastolon jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi baitzuen. Urtea hutsik utzi beharrean, Ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal kulturari plaza bat eskaini nahi izan zioten Ikastolak Herriari ekimenarekin. Koronabirusak ekarritako izurritea pasa eta Ikastolen jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki da, euskal jendarteari ekarpena egiten jarraitzeko beste modu bat baita.

ikastolak herriari