HIZKUNTZAK

V. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa

Orereta-Errenteria

2023/10/31 12:00 am

2023/12/01 11:00 pm


LANAK ENTREGATZEKO EPEA


Urriaren 31tik abenduaren 1era.


OINARRIAK


Lan guztiek euskarazkoak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.

  • Beldurrezko ipuin lehiaketa (A eta B kategoriak)

      • Parte-hartzaileak: DBHko ikasleak (DBH1-2: A kategoria / DBH3-4: B kategoria).
      • Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 2 orrialde gehienez).
      • Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:
        1. artxiboa: idazlanaren izenburua
        Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera, egilearen izengoitia eta ikastetxearen izena.
        2. artxiboa: egilearen izengoitia
        Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia)

  • Beldurrezko mikro-ipuin lehiaketa (C kategoria)

      • Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako edonor
      • Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 150 hitz gehienez).
      • Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:

        1. artxiboa: idazlanaren izenburua
        Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera eta egilearen izengoitia.

        2. artxiboa: egilearen izengoitia
        Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).

  • Beldurrezko ikus-entzunezkoen lehiaketa

      • Parte-hartzaileak: nahi duen oro, bakarka nahiz taldean.
      • Lanak euskaraz eta .mp4 formatuan (3 minutu gehienez) entregatu behar dira.
      • Mezu elektronikoan hiru artxibo erantsi behar dira:
        1. artxiboa: ikus-entzunezkoaren izenburua
        Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua, izengoitia eta ikastetxearen izena (azken datu hori, DBHko ikasleek bakarrik).
        2. artxiboa: egilearen izengoitia
        Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).
        3. artxiboa: ikus-entzunezkoa bera
        Ikus-entzunezkoaren hasieran izenburuak agertu beharko du, baina ezingo da egilearen daturik azaldu.


SARIAK


Abenduaren 21ean jakinaraziko dira irabazleen izenak.

  • 16 urtetik beherakoen saria: eskola materiala
  • 16 urtetik gorakoen saria: Errigorako saski paregabea
Euskararen Eguna Gau Beltza