HIZKUNTZAK

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2022

Ikastola
Merkatuzar eraikineko Jose Luis Caso aretoan (Goiko Kalea, 1)

2022/02/23 6:30 pm

2022/02/23 8:30 pm

Herri onurako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Orereta Ikastola. Bazkideek osatzen dute eta haiek marraztu bere ibilbidea. Batzar Nagusia da horretarako organo gorena eta hala nahi duen bazkide orok har dezake parte bertan. Batzar Orokorrak esandakoak exekutatzea dagokio gero Artezkaritza Kontseiluari eta Ikastolako zuzendaritza-taldeari.

2022ko Batzar Nagusia otsailaren 23an izango da Orereta-Errenteriako Merkatuzar eraikineko Jose Luis Caso aretoan (Goiko Kalea, 1), 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako bazkidea bazara, eman izena (COVID-19aren eraginez aurrez izena ematea ezinbestekoa da) hemen.

Gai zerrenda:

• Batzar-akta onesteko bi bazkideren izendapena.

• Aurreko Batzar Nagusiaren aktaren onespen-txostenaren berrespena. 

• Heziketaren kudeaketari buruzko txostenaren aurkezpena. 

• Plan Estrategikoa aurkezpena.

• Estatutuen moldaketa 11/2019 eta 5/2021 legeek araututakora: Batzar Nagusia eta Artezkaritza Kontseiluaren bilerak  telematikoki egiteko aukera; organu sozial horien akordioak aurkaratzea; delituak prebenitzeko eredua eta indarkeria sexistarik gabeko eremu izateko protokoloak ezartzea; lege zaharrari estatutuetan egindako aipamenak lege berrira eguneratzea. 

• 2020/2021  ekitaldiko kudeaketa soziala eta urteko kontuen onarpena; horrela  badagokio. Emaitzen aplikazioa. 

• Tarifak berrikusteko proposamena eta hala badagokio, onarpena.  

• Artezkaritza Kontseiluko kide berrien onarpena. 

• Egungo egoeraz eta etorkizunaz dugun ikuspegia. 

• Galde-eskaerak.

Oharrak:

1. Bazkide guztiek dute Ikastolaren egoitzan eskuragarri (edo dohain helaraztea eskatzeko aukera) 2020/21 ekitaldiko kontuen txostena.
2. Bazkide guztiek dute eskura Kooperatibaren egoitzan Estatutu aldaketaren txosten justifikagarria.
3. Bazkideek soilik parte hartu ahal izango dute Batzar Nagusian.
4. Batzarrera sartzeko, derrigorrezkoa izango da identifikazio-dokumenturen bat aurkeztea.
5. Estatutuen 24.3 artikuluak araututakoaren arabera (legearekin bat etorriz), bazkide bat bere eta beste bi bazkideren ordezkari izango da, gehienez ere.