Herri onurako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Orereta Ikastola. Bazkideek osatzen dute eta haiek marraztu bere ibilbidea. Batzar Nagusia da horretarako organo gorena eta hala nahi duen bazkide orok har dezake parte bertan. Batzar Orokorrak esandakoak exekutatzea dagokio gero Artezkaritza Kontseiluari eta Ikastolako zuzendaritza-taldeari.
2021eko Batzar Nagusia apirilaren 14an izango da Orereta-Errenteriako Merkatuzar eraikineko Jose Luis Caso aretoan (Goiko Kalea, 1), 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean.
Ikastolako bazkidea bazara, eman izena (COVID-19aren eraginez aurrez izena ematea ezinbestekoa da) edota ikusi urteko “Aurrera!” memoria hemen.