HIZKUNTZAK

Urdaburu: Meazuriko bira

Ikastola
Meazuri

2022/02/20 8:00 am

2022/02/20 2:30 pm

Otsailaren 20an, igandean, URDABURUKO mendi-irteera izango da. Oraingo honetan, Meazuriko bira egingo dute parte hartzen duten guztiek. Gogoratu LH3tik DBH4ra bitarteko gure ikasle eta zuen seme-alabei mendiaz lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea dela.

Gainera, oraingo honetan, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Irteerarako hainbat ohar:

● Irteera ordua: Goizeko 08:00etan Iztieta autobus geltokian.

● Iritsiera ordua: Eguerdiko 14:30ak aldera, geltoki berera.

● Irteeraren prezioa: Ikasleek: 5 € (anai arreben kasuan, bien kuota 8 €koa izango da), gurasoek 13 €. Errezibo bidez kobratuko zaizue.

● Irteera honek domina lortzeko puntu bat balio du.

● Eraman beharrekoa: botak eta motxilan ura eta ogitartekoa. (Ez da inor onartuko aldatzeko oinetako eta arropik gabe).

● Ibilbidean zehar hainbat tuneletatik pasako dira. Beraz, linternak eramatea gomendatzen da.

OTSAILAren 20ko irteeran izen emateko, beheko inprimakia erabili otsailaren 18a, goizeko 10:00ak, baino lehenago.

Izena emateko: