Udal Guraso Eskola Zerbitzuak jardunaldiak, bakarkako arreta zerbitzua eta guraso taldeak eskaintzen ditu. Herriko familia orori eskaintzen zaion zerbitzua da. Ikasturte honen amaierako Ikastolako hitzorduak honakoak izango dira:
Saio monografikoak
- Haurren autoestimua garatzen (modu presentzialean edo online, martxoaren 8tik 19ra. Eman izena hemen)
Guraso taldeak
Guraso taldeak egonkorrak dira eta hilean behin biltzen dira (HHkoak asteazkenetan, LHkoak asteartetan eta DBHkoak ostegunetan) kezkak, esperientziak… partekatzeko. Baliabide berriak garatzeko gune ere izan nahi dute. Hona hemen ikasturte amaierako Ikastolako hitzorduak:
- LH: martxoak 2 | apirilak 20 | maiatzak 4
- HH: martxoak 3 | apirilak 21 | Maiatzak 5
- DBH: martxoak 4 | apirilak 22 | maiatzak 6
Hitzorduak Merkatuzarreko balioanitzeko gelan izaten dira, 15:00etan. Izena emateko, eta hala behar izanez gero zaintza-zerbitzua eskatzeko, bidali mezua gurasoeskola@errenteria.eus helbide elektronikora.