HIZKUNTZAK

Teknologia berrien erabilera arduratsurako programa (familiak)

DBH Familiak
Esmalteria/Lino

2021/03/25 6:00 pm

2021/03/25 8:00 pm

Teknologia berrien erabileran murgilduta gauden honetan, DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin teknologia horietan trebatu, hezitu, eta haien erabilerak ekar ditzazkeen arriskuei aurre-hartzeko programa abiatuko dugu. Horri lotuta, ikasle horien familientzako hitzaldia ere antolatu dugu.

Martxoaren 25ean izango da, 18:00etan, Ikastolak Linon duen eraikineko jolastokian. COVID-19aren eraginez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Martxoaren 23a, asteartea da, horretarako azken eguna. Behean duzue izen-emate inprimakia.

Ondorengoak landuko dira bileran:

  • Arrisku nagusiak teknologia berrien erabileran (sexting-a, ziberbullying-a, gehiegizko erabilera, eduki desegokiak, groming-a…)
  • Egoera larriak eta erabilera arduratsua kudeatzeko jarraibideak
  • Lehen mugikorraren etorrera prestatu
    • Aurre-kontratua baliabide hezitzaile gisa
    • Telefono mugikorra opari?
  • Errespetua eta elkarbizitza sarean
  • Oinarrizko segurtasun neurriak
  • Gurasoen inplikazioa eta gainbegirada
    • Joko eta nabegazioa partekatzearen onurak
    • Mugak eta orientazio eraginkorrak

Izen-ematea

formazioa