Teknologia berrien erabileran murgilduta gauden honetan, DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin teknologia horietan trebatu, hezitu, eta haien erabilerak ekar ditzazkeen arriskuei aurre-hartzeko programa abiatuko dugu. Horri lotuta, ikasle horien familientzako hitzaldia ere antolatu dugu.
Martxoaren 25ean izango da, 18:00etan, Ikastolak Linon duen eraikineko jolastokian. COVID-19aren eraginez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Martxoaren 23a, asteartea da, horretarako azken eguna. Behean duzue izen-emate inprimakia.
Ondorengoak landuko dira bileran:
- Arrisku nagusiak teknologia berrien erabileran (sexting-a, ziberbullying-a, gehiegizko erabilera, eduki desegokiak, groming-a…)
- Egoera larriak eta erabilera arduratsua kudeatzeko jarraibideak
- Lehen mugikorraren etorrera prestatu
- Aurre-kontratua baliabide hezitzaile gisa
- Telefono mugikorra opari?
- Errespetua eta elkarbizitza sarean
- Oinarrizko segurtasun neurriak
- Gurasoen inplikazioa eta gainbegirada
- Joko eta nabegazioa partekatzearen onurak
- Mugak eta orientazio eraginkorrak