HIZKUNTZAK

Sorgingarra: udaburuko suaren lehen garraren jaia

Erdigunea

2023/06/17 7:00 pm

2023/06/17 8:00 pm

Sorgingarra jaia antolatuko du Orereta Ikastolak bigarrenez. Udaburuko suaren lehen garraren jaia izango da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz sortutako egitasmoa.  

  • 19:00: udaburuko suaren lehen garra piztuko dugu Agirre Lehendakaria plazan. Aitzbitarteko Lagunak elkarteko ordezkariak arduratuko dira horretaz. Larruz jantzita, ardagaia erabiliko dute udaburuko suaren lehen garra pizteko.
  • 19:15: Sorgingar kalejira abiatuko da Agirre Lehendakaria plazatik bertatik. Herriko plazara heldu aurretik, Gamon zumarditik, Biteri Txiki kaletik, Xabier Olaskoaga plazatik, Alfontso XI.a eta Biteri kaleetatik, Koldo Mitxelena plazatik, eta Maria de Lezo eta Maddalen kaleetatik pasako da Irurtzungo Orritz Iskidi taldeko izaki mitologiko, joaldun eta dantzariek, eta Erriola konpartsak gidatutako kalejira. Xabier Olaskoaga eta Koldo Mitxelena plazetan geldialdiak egingo ditu emanaldi banaz gozatzeko.
sorgingarra