Urtero bezala, Iparraldeko Ikastolei laguntzeko, aurten ere eskainiko du Orereta Ikastolak Seaskako egutegia erosteko aukera. 4€ balio ditu eta bi modutara eros daiteke: beheko inprimakia betez (Ikastolako familiak) edo Ikastolako bulegoetan (Ikastolako familiak zein hala nahi duen herritar oro).
Beheko inprimakia betez egiten bada eskaera, egutegia seme-alaben bitartez jasoko dute familiek. Ikastolako bulegoetan erosiz gero, momentuan jaso eta ordainduko da egutegia. Azaroaren 30an amaituko da Seaskako egutegia eskatzeko epea.