HIZKUNTZAK

Plastifisharen Kostera: ibaia garbitzera

Oiartzun ibaia (Fanderiako gunea)

2020/11/24 9:00 am

2020/11/25 12:00 pm

Mater ontzi-museo ekoaktiboak antolatutako ekimena da Plastifisharen Kostera. Egitasmoaren helburua lurrean, airean zein uretan gero eta hedatuago dagoen plastiko-kutsadura murriztea da, iturburutik bertatik eraginez: katean gora arazoaren nahiz konponbidearen parte diren kolektiboak esku hartzera gonbidatuz eta kutsaduraren hedapenaren prebentzioa sentsibilizazioaren bitartez sustatuz.

Egitasmoa Ikastolako jardunean integratuta dago eta nagusiki LH 4. mailako ikasleekin lantzen da, Txanelako 5. unitateari, uraren unitateari, lotuta. Ekimenak, besteak beste, urtero ibai-arroak garbitzera joateko aukera eskaintzen die haurrei. Ikastolakoak Fanderiara joaten dira, Oiartzun ibaia garbitzera.

COVID-19agatik iaz aukerarik izan ez zenez, oraingoan, gaur egun LH 5. mailan daudenak joango dira.

agenda 30 errenteria ingurumena orereta Plastifisharen Kostera