HIZKUNTZAK

Oiartzo (batxilergoa): matrikulazioa 2021-22

Batxilergoa
Orereta-Errenteria

2021/04/12 12:00 am

2021/04/23 11:00 pm

Apirilaren 12tik 23ra artekoa izango da batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea, EAEn; eta beraz, baita gure Oiartzo Ikastolan ere. Hemen xehetasun gehiago.

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak eta Oreretak 90. hamarkadaren amaieran jarri genuen martxan Oiartzo, bi Ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz. Haurtzaro eta Orereta Ikastolak bezalaxe, Oiartzo ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko euskarazko hezkuntza berritzailearen berme. Lantalde egonkor eta esperientziaduna lagun, besteak beste, ikasleen emaitzak dira horren guztiaren lekuko.

matrikulazioa