HIZKUNTZAK

BERTAN BEHERA – Musikoterapia-saioa 2 urteko haurrentzat

Haur Hezkuntza
Esmalteria

2022/01/15 10:00 am

2022/01/15 12:00 pm

Musikak haurrentzat zein helduentzat dituen onurak jakinak dira. Abantaila ugari sortzen ditu gaztetxoeenen heziketa-prozesuan. Hori horrela izanik eta jardunean murgiltzeko helburuarekin, Orereta Ikastolak terapia honen inguruko bi saio antolatu ditu urtarrilaren 15erako. Lehenengo saioa goizeko 10:00etan izango da; eta bigarrena, berriz, 11:30ean.

Saio hauek 2020ean jaiotako haurrei eta euren guraso edo tutore legalei zuzenduta daude.

Jakina da, terapia guztiekin bezala musikoterapiarekin ere, onura hauek
lortzeko, lanketa jarrai bat egin beharko litzatekeela eta kasu honetan, 45
minutuko familia-saio honen bidez, bizipena gozatzeko aukera izango dute
.

Ondorengo inprimakien bidez eman izena hoberen datorkizun orduan:

Zer da musikoterapia?
Munduko Musikoterapeuten Federazioaren (WFMT) arabera, musikoterapia musikaren eta honen elementuen (soinua, erritmoa, melodia eta armonien) erabilera da, terapeuta musikal kualifikatuen bitartez eta pertsona bakarrari edota talde bati zuzenduta.

Komunikazioarekin, erlazioarekin, ikaskuntzarekin, mugimenduarekin, espresioarekin eta beste hainbat helburu terapeutiko nabarmenekin lotutako prozesuan parte hartzea bultzatzen du, behar mental, fisiko, emozional, sozial eta kognitiboak asetzeko helburuarekin.

Musikoterapiaren bidez, haurraren alde kognitibo, soziala, emozionala eta
motriza garatzen laguntzen dugu. Gainera, haurraren berezko gaitasunak
garatu eta nortasunaren oinarriak indartzen laguntzen dugu.

Ondorengoak lirateke Musikoterapiaren onurak:
– Funtzio kognitiboak indartzen dira.
– Arazo emozionalei bide ematen laguntzen du.
– Gorputz adierazpena indartzen du.
– Sozializatzen laguntzen du.
– Garunaren garapenean laguntzen du.