HIZKUNTZAK

MoreretaON 2025

Gernika - Agirre Lehendakariaren plazak

2025/03/07 8:30 am

2025/03/07 7:30 pm

Orain bospasei urte hasitako bideari jarraipena emanez, aurten ere egingo da MoreretaON ekimena, Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta.

Martxoaren 7an egingo da MoreretaON, Orereta Ikastolako ikasle eta langileek egiten duten hainbat orduko etengabeko korrikaldia. Udal ordezkariak eta herriko kirol zein eragile feministak ere gonbidatzen dira bertan parte hartzera.

Orereta, morez beteta” lemapean egingo da lasterketa. Iaz bezala, errioaren bueltan: Gernika eta Agirre Lehendakariaren plazen inguruan.

Hala nahi duen herrikide orori ere luzatu nahi zaio MoreretaONen parte hartzeko gonbita: 16:30etik 17:30era bitartean, hala nahi duen herritar orok izango du korrika aritzeko aukera Lekuona Fabrikaren inguruan. Beraz, zatozte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere errioaren bueltara soinean zerbait morea jantzita!

Antolaketa kontuengatik, izena eman behar da MoreretaONen parte hartu ahal izateko. Beheko inprimakia bete behar da horretarako.