Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hurrengoa azaroaren 27an egingo da. Urdaburu Eguna izango da.
Goizeko ohiko mendi-txangoaren ostean, hala nahi duenak (haurrek zein helduek), Oiartzungo Arritxulo aterpetxean bazkaldu ahal izango du. Babarrun-jatea izango da helduentzako (20€). Haurren menua zehazteke dago oraindik (5€). Autobusa doakoa izango da (LH3-DBH4) eta bazkaria egunean bertan ordainduko da; haurra/gaztetxoa bakarrik etorriko bada, autobusa hartzean kobratuko zaio bazkaria bera ibil ez dadin diruarekin.
Ibilaldira soilik, bazkaltzera soilik edo bietara joateko aukera dago. Doako autobus-zerbitzua (LH3-DBH4) egongo da norberak hala dagozkion joan-etorriak egiteko.
LH1etik DBH4ra arteko haurrek, gaztetxoek eta haien familiek eman dezakete izena. Azaroaren 17a da horretarako azken eguna.
Hemen txangoen gaineko xehetasunak eta izena emateko aukera:
LH1-LH2: SUSPERREGI-URDABURU-SUSPERREGI
- Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.
- Irteera-ordua: 08:00etan, Susperregin (norberak bere kabuz joan behar du hara).
- Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00etan, Susperregin.
- Bazkariaren ordua: 14:30ean, Arritxulo aterpetxean (norberak bere kabuz joan behar du hara).
LH3-DBH4: LISTORRETA-URDABURU-LISTORRETA
- Haurrak/gaztetxoak bakarrik edo heldu batekin etor daitezke.
- Irteera-ordua: 08:00etan, Iztietako geltokian (autobusez).
- Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00etan, Listorretan (autobusa egongo da bazkaltzen geratzen ez direnak Iztietara jaisteko).
- Bazkariaren ordua: 14:30ean, Arritxulon (autobusa egongo da bazkaltzera bakarrik joan nahi dutenentzako: 13:30ean, Iztietako geltokian). Bazkalostean, autobusa 18:00etarako jaitsiko da Iztietako geltokira.