HIZKUNTZAK

Matrikulazioa 24-25: ate irekien saioak (HH)

Ikastola
Esmalteria

2024/01/30 5:30 pm

2024/02/01 7:00 pm

2024-25 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 7tik 23ra egongo da martxan, bereziki, 2021ean edo 2022an jaio diren haurren eskolaratzerako.

Orereta Ikastolak urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu Ikastola ezagutu ahal izateko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira azken horiek.

Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak hemen. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, 943 52 03 97 telefono-zenbakira dei daiteke edo mezua idatzi matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.

matrikulazioa