2023-24 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 13tik 24ra egongo da martxan, bereziki, 2020an edo 2021ean jaio diren haurren eskolaratzerako.
Orereta Ikastolak otsailaren 6an eta 9an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu Ikastola ezagutu ahal izateko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira azken horiek.
Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak hemen. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, 943 52 03 97 telefono-zenbakira dei daiteke edo mezua idatzi matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.