Orain sei urte ekin zioten Orereta Ikastolako DBH eta Oiartzoko hainbat ikasle zein irakaslek “Lilatonen” parte hartzeari, elkarrekin igande goiza pasa, eta kirola eta aldarrikapena uztartzeko asmoz. Orain arteko esperientzia oso atsegina izan denez, aurten ere, emango diogu jarraipena hasitako bideari. Eta hala, martxoaren 1ean egingo den “Lilatonen” izena ematera animatu eta gonbidatu nahi zaituztegu ikasle, ikasle ohi, ama eta langileak; Ikastolako emakumeak. Ikastolako komunitateko emakumeok elkarrekin argazkia aterako dugu, ohi bezala, korrika hasi aurretik udaletxe aurrean.
Nola erosi dortsala eta eman izena Ikastolako komunitateko argazkian parte hartzeko?
Lehenik, eman izena “Lilatonen” (lasterketaren webgune ofizialean, norberak bere izenean) eta ondoren, Ikastolako talde-argazkira batzeko, bete beheko inprimakia.
Anima zaitez, eta anima itzazu zure inguruko emakumeak ere!