Lilaton-eko Ikastolako emakume taldera batzen dira urtero hainbat ikasle, ikasle ohi, ama eta langile.
Berritasun gisa, aurten hiru entrenamendu saio antolatu dira Ikastolako emakume taldeko kideentzat: otsailaren 6an, 20an eta 27an izango dira. Fanderiako polikiroldegiko sarreratik abiatuko dira, 17:00etan.
Oraindik ez duzu Ikastolako emakume taldean izena eman? Egizu oraintxe!
Anima zaitez, eta anima itzazu zure inguruko emakumeak ere!