HIZKUNTZAK

Lilaton 2023 – izen-ematea: Ikastolako emakumeen taldea

Donostia

2023/02/23 9:00 am

2023/03/05 2:00 pm

Duela hiruzpalau urte ekin zioten Orereta ikastolako DBH eta Oiartzoko hainbat ikasle zein irakaslek “Lilatonen” parte hartzeari, elkarrekin igande goiza pasa eta kirola uztartzeko asmoz. Orain arteko esperientzia oso atsegina izan denez, aurten ere, emango diogu jarraipena hasitako bideari. Berezia izango da, gainera, Kilometroak urtea eta ikastolaren 60. urteurreneko edizioa izango baita.

Ikastolako emakumeen taldean korri egin nahi duzu? “Lilatonen” izena eman (ez da dortsalik geratzen, gaur amaitu dira) eta Ikastolako taldearekin korri egin nahi duten emakumeek Erriola kamiseta morea doan jasoko dute. Horretarako, ezinbestekoa da beheko inprimakia betez izena ematea. Martxoaren 1a da horretarako azken eguna.

Horratx erronka: baietz Orereta ikastolak dituen urte adina emakume korrikalari batu taldera! 60 baietz! Anima zaitez, eta anima itzazu zure inguruko emakumeak!