HIZKUNTZAK

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Ikastola
Orereta-Errenteria

2021/04/23 12:00 am

Apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Aurten, ostirala; eta egunaz beraz gain, aste guztian zehar hainbat ekimen egingo dira Orereta Ikastolan.

ASTEAN ZEHAR…

  • Liburu klasikoetan oinarritutako pelikulen soinu-banden erronka: LHn, astelehenetatik ostiralera, “txirrinaren” ordez literatura klasikoan oinarritutako film baten soinu banda entzungo dute ikasleek eta ikasgelan zein pelikulari dagokion asmatu beharko dute. Bide batez, pelikulak oinarri duen liburuaz arituko dira gelan. Entzun Euskadi Irratiko Faktoria magazinean ekimenaz egindako elkarrizketa
  • Klaseak hasi aurreko errezitaldiak: DBHn, aste guztian zehar, goizeko lehen orduko klasea hasi aurretik testu literario bat irakurriko die irakasleak ikasleei.
  • Liburu-gomendioak: DBHko ikasle eta irakasleek irakurritako liburuen gomendioak itsatsiko dituzte beren eraikineko pasilloetan.

EGUNEAN BERTAN…

Megafoniatik ipuinak entzun ikasgeletan, liburuak kanpora atera, poemak ilustratu, eraikinak apaindu…

liburuaren nazioarteko eguna