HIZKUNTZAK

[LH6] Taupadak diziplina arteko proiektua

Añabitarte

2024/12/13 3:00 pm

2024/12/13 4:30 pm

Urteroko hitzordua da LH 6. mailako ikasleentzat Taupadak diziplina arteko proiektua. Ikasturtearen lehen hiruhilekoan Euskara, IKT eta Gorputz Hezkuntzako arloetan landutako eduki nahiz jakintzak transferitzen dituen diziplina arteko proiektua da Taupadak. Behin ikasgelan sakondu beharrekoak sakonduta, ikasleek gurasoak gonbidatzen dituzte Ikastolara elkarrekin arratsalde polit eta osasuntsua pasatzera.

Lehendabizi, beroketa saioa egiten dute irakasleak gidatutako aerobik saio batekin. Ongi berotu ondoren, kilometro bateko krosa Añabitarte inguruan. Beroketan zein lasterkaldian, arratsalde guztian zehar, ikasleek gurasoen taupadak neurtu eta erregistratzen dituzte Gorputz Hezkuntzako saioetan egiten ikasi gisan. Bukatzeko, indarrak berritzeko, ikasle, guraso eta irakasleak mahai baten bueltan biltzen dira mokadutxo bat jatera.