Aurten estreinakoz, Ikastolen Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikasleen topaketa batean parte hartzeko aukera paregabea izango dute LH4, LH5 eta LH6ko 25 ikaslek. Besteak beste, ikastola desberdinetako ikasleak saretzea, euskalki desberdinak ezagutzea, Euskal Herriko kultur erreferente eta adierazleak ezagutzea, euskal identitatea indartzea eta elkarbizitza euskalduna sustatzea ditu helburu ekimen honek. Hori guztia, ikasleen gozamena izanik oinarri eta jolasa beren artean harremantzeko modu.
- Data: Ekainak 9-11
- Lekua: Allo – Nafarroa
- Topaketan parte hartuko duten beste ikastolak: Hazparneko Ezkia eta Uztaritzeko Louis Dasance ikastolak