Ikasturtean zehar Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hamargarrena martxoaren 26an egingo da. 2022-23 ikasturteko ekimena zazpi etapetan Aralarri itzulia ematea da eta martxoaren 26koa izango da horietan seigarrena; Ataun Lizarrustirekin lotuko duena, hain justu.
Hemen xehetasun gehiago; eta behean, izena emateko inprimakia. Martxoaren 22a da horretarako azken eguna.
OHAR GARRANTZITSUA: oroitu larunbatetik iganderako gauean ordua aldatuko dela.