HIZKUNTZAK

Kilometroak 23: aurkezpen ekitaldia

Lekuona Fabrika

2022/11/04 7:00 pm

2022/11/04 8:00 pm

Orereta Ikastolak, guk, antolatuko dugu Kilometroak 23 eta atsegin handiz gonbidatu nahi dugu hala nahi duen herritar oro haren aurkezpen ekitaldira.

Gonbidapena behar da joateko, sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuonako leihatilan egongo dira eskuragarri urriaren 31tik aurrera. Edukiera mugatua dela jakinik, arren, behar diren gonbidapenak hartzea eskatzen dugu; eta hartu ondoren erabiliko ez badira, ekitaldira joango den norbaiti ematea.

Kilometroak 23ren aurkezpen-ekitaldia, Ikastolako DBHko ikasle eta irakasle talde batek propio egokierarako sortutako ipuina oinarri, ikasle, langile, familia eta komunitateko hainbat kidek herriko zenbait eragilerekin elkarlanean ondutako zuzeneko ikus-entzunezko ikuskizuna izango da; 40 bat minutuko iraupena izango duena.

Ipuinean murgilduta, festaren leloa, irudia, helburuak eta asmoak ezagutuko ditugu ekitaldian; komunitateari, guri denei, eskaini nahi zaion emankizunean.

kilometroak