HIZKUNTZAK

IV. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa

Orereta-Errenteria

2022/10/31 12:00 am

2022/12/02 11:00 pm

Lanak entregatzeko epea

Urriaren 31tik abenduaren 2ra.

Oinarriak

Lan guztiak euskarazkoak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dira.


  • Beldurrezko ipuin lehiaketa (A eta B Kategoriak)

  1. Parte-hartzaileak: DBHko ikasleak (DBH1-2: A kategoria / DBH3-4: B kategoria).
  2. Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 2 orrialde gehienez).
  3. Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Ipuina X kategoria” jarri behar da.
  4. Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:
    1. artxiboa: idazlanaren izenburua:
    Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera, egilearen izengoitia eta ikastetxearen izena.
    2. artxiboa: egilearen izengoitia:
    Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia)

  • Beldurrezko mikro-ipuin lehiaketa (C Kategoria)

  1. Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako edonor
  2. Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 150 hitz gehienez).
  3. Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Mikroipuina C Kategoria” jarri behar da.
  4. Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:
    1. artxiboa: idazlanaren izenburua:
    Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera eta egilearen izengoitia.
    2. artxiboa: egilearen izengoitia:
    Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).

  • Beldurrezko ikus-entzunezkoen lehiaketa

  1. Parte-hartzaileak: nahi duen oro, bakarka nahiz taldean.
  2. Lanak euskaraz eta .mp4 formatuan (3 minutu gehienez) entregatu behar dira.
  3. Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Ikus-entzunezkoa” jarri behar da.
  4. Mezu elektronikoan hiru artxibo erantsi behar dira:
    1. artxiboa: ikus-entzunezkoaren izenburua:
    Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua, izengoitia eta Ikastetxearen izena (azken datu hori, DBHko ikasleek bakarrik).
    2. artxiboa: egilearen izengoitia:
    Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).
    3. artxiboa: ikus-entzunezkoa bera:
    Ikus-entzunezkoaren hasieran izenburuak agertu beharko du, baina ezingo da egilearen daturik agertu.

Sariak

Abenduaren 21ean jakinaraziko dira irabazleen izenak.

  • 16 urtetik beherakoen saria: eskola materiala
  • 16 urtetik gorakoen saria: Errigorako saski paregabea
Euskararen Eguna Gau Beltza