HIZKUNTZAK

Ikastolen VII. Batzarra

Ikastola
Baluarte (Iruñea)

2024/06/22 11:00 am

Ekainaren 22an, Iruñean, VII. Batzarra egingo dugu Euskal Herriko Ikastolek hurrengo zortzi-hamar urteetako Ikastolen erronkei aurre egin eta xede nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko Ikastolak irudikatzeko ahalegina egitea dagokigu, eta horretarako, Ikastolen Elkarteak egin duen proposamenari ekarpenak egiteko aukera izan dugu. Orereta Ikastolatik ere egin ditugu gureak. 

Ikastoletatik bidali ditugun ekarpenak aztertu ditu Ikastolen Elkarteak eta eman digu horren berri. Orain, ekainaren 22an, hori guztia aintzat hartuta, Ikastola guztiok bozketa batean hartuko dugu parte eta hortik aterako dira Ikastolon datozen zortzi-hamar urteetako lan ildo nagusiak.

VII Batzarra